Politika
Katalunia
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
ANCren eta Òmnium Culturaleko presidenteen askatasunaren aldeko manifestazioaren amaieran, horiek espetxean idatzitzako eskutitzak irakurri dituzte Bartzelonan.
Cuixart eta Sànchezen aldeko manifestazioaren burua. Argazkia: EFE
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Haien askatasuna eskatzearekin batera, independentzia eta eztabaida ere aldarrikatzen jarraitzeko eskatu diete herritarrei Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANCren eta Òmnium Culturaleko presidenteek, hurrenez hurren, larunbat honetan Bartzelonan izandako manifestazioan.
Cuixart eta Sànchez kartzelan daude joan den astelehenetik, behin-behineko espetxealdian, hori dela eta, horiek idatzitako bi gutun irakurri dituzte gaurko mobilizazioaren amaieran.
Jordi Sànchezen mezua honako hau izan da: "Ondo gaude, indarrekin, eskerrik asko zuen babesagatik. Eutsi eztabaidari eta independentziari". Cuixartek, berriz, "lasaitasunaren eta ausardiaren alde" egin du, "era baketsuan baina herriaren asmoari eutsita. Oso garrantsitzua da denek jakitea 'Jordiak' ez garela jatorria". "Gure erronka guztientzat da, eta erabakitzeko eskubidea eta autodeterminaziorako eskubidea da", adierazi du.
Bi mezuek txalo beroak jasan dituzte, tartean, Kataluniako Gobernuko kideenak, Bartzelonako alkatearenak eta Kataluniako Parlamentuko presidentearenak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa