Itxi

Politika

Katalunia

Urtarrilean Katalunian hauteskundeak deitzea adostu dute PSOEk eta Rajoyk

Agentziak | Erredakzioa

Esquadra Mossoen eta TV3 telebista publikoaren kontrola bere gain hartzea ere adostu omen dute PPk eta PSOEk.

1:25

Urtarrilean Katalunian hauteskunde autonomikoak deitzea adostu dute Mariano Rajoyren Gobernuak eta PSOEk, Carmen Calvo sozialisten Berdintasun idazkariak TVEri baieztatu dionez.

Espainiako telebista publikoak bere webgunean zabaldu duenez, diario.es egunkari digitalak gaur aurreratu duena egia den galdetu diote elkarrizketa batean Calvori, eta "bai" erantzun du berak.

PSOEk Konstituzioaren 155. artikulua ezartzeko prozesua negoziatzeko izendatutako ordezkaritzaren kide da Calvo.

Horren esanetan, "Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak oso argi izan du hasieratik bertatik Konstituzioaren 155. artikulua Katalunian hauteskundeak egiteko ezarriko dela".

"Primeran legoke Puigdemont jaunak, egoera berriro hausnartuta, berak deituko balitu hauteskundeak", erantsi du buruzagi sozialistak.

Espainiako Gobernuak martxan jar litzakeen neurriek baliteke Esquadra Mossoei eta TV3 telebista kateari eragitea, Carmen Calvo PSOEren Berdintasun idazkariak onartu duenez.

"Argi dago baietz", erantzun du Calvok Antena 3en egin dioten elkarrizketa batean, neurrietako batzuek horrelako ondorioak izan ote ditzaketen galdetu ostean.

Rajoyk ez du ezer baieztatu

Bitartean, Mariano Rajoyk uko egin dio Alderdi Sozialistarekin eta Ciudadanosekin egin duen akordioaren xehetasunak azaltzeari.

Hortaz, Espainiako Gobernuko presidenteak ez ditu baieztatu Carmen Calvo PSOEko Berdintasun idazkariak iragarritako neurriak: Kataluniako hauteskundeak urtarrilera aurreratzea eta Esquadra Mossoen eta TV3 telebista publikoaren kontrola bere gain hartzea.

"Hartu beharreko neurri guztiak bihar jakinaraziko ditugu", azpimarratu du Rajoyk.

 

ajoyk.