09:10

Politika

Katalunia

Guardia Zibilak Kataluniako Telekomunikazio Zentrora jo du informazio bila

eitb.eus

Lleidako 4 zenbakiko Instrukzio Epaitegiak emandako agindua izan da, erreferendumaren egunean Mossoen agenteen eta buruzagien arteko elkarrizketak aztertzeko asmoz.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Guardia Zibila Generalitatearen Informazioaren Teknologien Zentrora sartu da, urriaren 1eko erreferendumaren komunikazioak jasotzera.

Lleidako 4 zenbakiko Instrukzio Epaitegiak emandako agindua izan da, erreferendumaren egunean Mossoen agenteen eta buruzagien arteko elkarrizketak aztertzeko asmoz.

Epaile berak agindu zuen atzo Guardia Zibila Lleidako Esquadra Mossoen polizia-etxera sartzea, komunikazioen zentralitako grabazioak hartu eta bi buruzagiren telefono mugikorren informazioa kopiatzeko.

"Lleidako Epaitegia ari da ikertzen Mossoek urriaren 1ean izan zuten ustezko utzikeria, eta CTTIra jo eta Mossoen Ponenteko polizia-etxeko buruzagi baten mezu elektronikoak ikertzeko agindu dio magistratuak Guardia Zibilari", esan du Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak.

Orain hilabete eta erdi ere jo zuen Guardia Zibilak CTTIra, U-1aren bezperan, erreferendumean erabiltzekoa zen bozketa sistema telematikoaren kontrola hartzeko.

Guardia Zibilaren agenteak irailaren 30ean joan ziren aipatutako zentrora, datu baseak kudeatzen zituzten 29 aplikazio informatikoak blokeatuta ote zeuden baieztatzeko, Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak aginduta, erreferendumean erabiltzeko asmoa zutelako.

Auzitegi horrek informatika zerbitzuak eteteko agindu zion Generalitateari, U-1eko erreferendumean botoa errazteko aktibatu baitzituen, 'evot' izeneko aplikazioaren bidez.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena