Politika
KATALUNIA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Lehendakariak 'distentsioaren eta elkarrizketaren' aldeko aldarria egin du. Halaber, Rajoy eta Puigdemonten esanetara jarri da, baldin eta lagun dezakeela uste badute.
Albisteak (2)
Iñigo Urkullu lehendakariak gaur adierazi duenez, Katalunian "ez da sekula egin aldebakarreko independentzia, eta, ondorioz, ezin da inola ere aplikatu Konstituzioaren 155. artikulua". Urkulluk elkarrizketaren aldeko apustua berretsi du, eta Rajoyren eta Puigdemonten esanetara jarri da, baldin eta lagun dezakeela uste badute.
Galderarik gabeko agerraldian, 155. artikuluaren aplikazioarekin jarraitzeko Espainiako Gobernuak hartu duen erabakiaren inguruko balorazioa egin du lehendakariak.
155. artikulua ez aplikatzeko eskatu dio lehendakariak Mariano Rajoyri, Katalunian independentzia aldarrikapenik ez zela egon iritzita. Ildo horretan, Generalitateko presidenteak Espainiako Gobernuko presidenteari gaur bidali dion gutunari aipamena egin dio: "Kataluniako Parlamentuak, egoki iritziz gero, urriaren 10ean bozkatu ez zuen independentzia aldarrikapen formala bozkatu ahal izango du".
Horrenbestez, "distentsioaren eta elkarrizketaren" aldeko aldarria egin du lehendakariak: "Eta aldarri hori egiten dut, hain zuzen, bi gobernuek jakin badakitelako elkarrizketarako benetako aukera bat dagoela". Are gehiago, elkarrizketa prozesu bat abiatzeko "aukerak" aztertzeko eskatu die bi aldeei. "Prozesu hori ezin da baldintzatuta egon eta ezin du umiliaziorik eragin ezein aldetan. Akordiorako borondatean oinarrituta egon behar du, eta egoera konpontzera bideratu behar da". nabarmendu du.
Azkenik, bere Gobernuaren "babes eta konpromiso osoa" agertu du ahal den heinean laguntzeko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa