23:18

Politika

Katalunia

ANC eta Omnium-en jarduera bertan behera uztea eskatu nahi du Fiskaltzak

Agentziak | Erredakzioa

Fiskaltzaren iritzian, "zilegi ez diren helburuak lortzeko" erabiltzen dituzte beren erakundeetako egiturak.

  • Manifestazio jendetsua egin zuten Bartzelonan, Jordi Sanchez eta Jordi Cuixarten alde. Argazkia: EFE

    Manifestazio jendetsua egin zuten Bartzelonan, Jordi Sanchez eta Jordi Cuixarten alde. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kataluniako Asanblada Nazionalaren (ANC) eta Omniun elkartearen jarduerak bertan behera uztea eskatzeko modua aztertzen ari da Espainiako Estatuko Fiskaltza Nagusia, El Periodico egunkariak zabaldu duenez.

Fiskaltzak dio bi erakundeak legezkoak diren arren, "zilegi ez diren helburua lortzeko" erabiltzen dituztela beren egiturak.

Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omnium elkarteetako presidenteak astelehenean espetxeratu zituzten sedizio delitua egotzita, irailaren 20an Guardia Zibilak Kataluniako erreferenduma galarazteko egin zuen polizia-operazioa salatzeko mobilizazioak deitzeagatik.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena