Politika
Katalunia
Agentziak | Erredakzioa
Mireia Boya diputatuaren hitzetan, “unea heldu da eta errepublika aldarrikatzeko baldintzak ematen dira dagoeneko”, Sanchez eta Cuixart espetxeratu ondoren.
Mireia Boya CUPeko diputatua. Artxiboko irudia: EFE
Independentzia “datozen egunetan” aldarrikatzeko JxSirekin lanean ari direla esan du Mireia Boya CUPeko diputatuak. Gainera, ‘comuns’ izenekoei ekimenarekin bat egiteko eskatu die.
Boyaren ahotan, “unea heldu da eta errepublika aldarrikatzeko, trantsizio legea aplikatzeko eta prozesu konstituziogilea hasteko baldintzak ematen dira dagoeneko”, Jordi Sanchez ANCko eta Jordi Cuixart Omniumeko presidenteak espetxeratu ondoren.
Nahiz eta Auzitegi Konstituzionalak gaur bertan baliogabe utzi, independentistentzat erreferendum legea indarrean dagoela adierazi du Boyak Kataluniako Parlamentuan. JxSi eta CUP independentzia aldarrikatzeko “une eta formula onena” adosten ari direla zehaztu du diputatuak.
"Gure bila datozenerako errepublika aldarrikatuta egongo da"
Kataluniaren independentzia “ezinbesteko eta funtsezko beharrizana” dela ziurtatu du diputatuak. Horregatik, datozen egunetan aldarrikatzeko Junts pel Sirekin lanean ari direla zehaztu du: “Gure bila datozenerako errepublika aldarrikatuta egongo da”.
Errepublika “noiz eta nola” aldarrikatuko duten ez du zehaztu Boyak, Estatuaren “errepresioari” muzin egiteko, baina “formula asko” daudela azpimarratu du eta Parlamentuan bozketa egitea “nahitaezkoa ez” dela erantsi du.
Hala ere, Estatuak errepresio gehiagorekin erantzungo duela iragarri du. “Estatuak disidentzia zanpatzea erabaki” duela deitoratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa