13:43

Politika

Katalunia

Catala: 'Sanchez eta Cuixart politikari presoak dira, ez preso politikoak'

Agentziak | Erredakzioa

Xavier Garcia Albiol Kataluniako PPko presidentearen hitzetan, "inork ez die botorik eman" ANCko eta Omnium Culturaleko liderrei.

  • Rafael Catala Espainiako Justizia ministroa, astearte honetan. Argazkia: EFE.

    Rafael Catala Espainiako Justizia ministroa, astearte honetan. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako eta Kataluniako Gobernuetako hainbat kide eta agintari politiko batzuk Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omnium Culturaleko liderren espetxeratzeaz aritu dira. Mariano Rajoyren Gobernuko kide baten ustez, "ez dira preso politikoak"; Podemoseko Pablo Iglesiasek, aldiz, kontrakoa uste du. Generalitatearen esanetan, "funtsezko eskubideen aurkako erasoa da".

Rafael Catala Espainiako Justizia ministroak ez du uste Sanchez eta Cuixart preso politiko direnik, eta Carmen Lamela epaileak "ustez delitu bat egin dutelako" kartzelatu dituela azpimarratu du, ez euren ideiengatik.

Catalaren iritzian, ANC eta Omnium elkarteetako presidenteak "preso dauden politikariak dira, ez preso politikoak".

Uste berekoa da Xavier Garcia Albiol Kataluniako Alderdi Popularreko (PPC) buruzagia ere: "Ez dira preso politikoak, ez ditu-eta inork bozkatu". "Katalunian eta Espainian ez dute inor kartzelan sartzen ideia jakin batzuk izateagatik", gaineratu du. Izan ere, horren esanetan, "Espainia herrialde zibilizatua da, eta demokrazia eta Zuzenbide Estatua errespetatu egiten dira".

Dolors Montserrat Osasun ministroak ere antzeko adierazpenak egin ditu: "Espainian ez dago preso politikorik". Osasun ministroak nabarmendu duenez, ANC eta Omnium Cultural elkarteak "ez dira inoiz hauteskunde autonomikoetara aurkeztu". Montserraten aburuz, "Espainia demokraziarik aurreratuenetako bat da, eta denok gara berdinak legearen aurrean".

Juan Ignacio Zoido Espainiako Barne ministroaren esanetan, "agerikoa da inor ez dagoela preso modu batengatik edo beste modu batengatik pentsatzeagatik, baizik eta legea ez betetzeagatik". Zoidok gogorarazi duenez, "Gobernuaren lana gobernatzea da; epaileek legeak aplikatzen dituzte, eta Estatuko Segurtasun Indarrak arduratzen dira legeak betearazteaz".

Iglesias eta Turull, kritiko

Bestelako iritzia du Pablo Iglesias Podemoseko buruak. Sanchez eta Cuixart kartzelara bidaltzea kritikatu du: "Preso politikoak dira. Bitartean, politikari ustel eta gaizkileek inpunitate guztia dute". Hitz gogorrak egin ditu alderdi moreko buruak Espainiako Justiziaren aurka. Hala, Iñaki Urdagarin eta Rodrigo Rato aske egotea salatu du. Gainera, gogorarazi duenez, "Kongresuak agerian utzi zuen Alderdi Popularrak Barne Ministerioa nahierara erabili zuela katalanen eta Podemosen kontrako froga faltsuak sortzeko".

Jordi Turull Generalitateko bozeramailearen ustez, Sanchez eta Cuixart kartzelatzea "oinarrizko eskubideen kontrako erasoa" da, eta Europari esku hartzeko eskatu dio.

Catalunya Radio irrati katean egindako adierazpenetan, Turullek adierazi du Estatuak "elkarrizketaren bidea zapuztu" duela biak espetxeratuta. Erasoak eraso, Kataluniako Gobernua herritarren agindua betetzeko prest dagoela esan du Turullek.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena