12:10

Politika

Katalunia

Guardia Zibila 112ren egoitzan sartu da Reusen, U-1eko grabazioen bila

Agentziak | Erredakzioa

Agenteak Esquadra Mossoen barne komunikazioen zinten bila doan dira, bozketa galarazteko ustezko pasibotasunaren ikerketaren baitan.

  • Guardia Zibila 112ren egoitzan sartu da Reusen.

    Guardia Zibila 112ren egoitzan sartu da Reusen.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Guardia Zibila 112 larrialdi zerbitzuak Reusen (Tarragona) duen egoitzan sartu da astearte goiz honetan, U-1ean Esquadra Mossoek izandako barne komunikazioen zinten bila, bozketa galarazteko ustezko pasibotasunaren ikerketaren baitan.

Ikerketako iturriek jakitera eman dutenez, institutu armatuko hamar bat agente 112ren egoitzara joan dira, Gandesako (Tarragona) epaile baten aginduz. Mossoek U-1eko erreferendumean izandako jokabideagatik irekitako prozeduran.

Bereziki agenteak Esquadra Mossoen urriaren 1eko elkarrizketen grabazioak bilatzen ari ziren, baita irratiz egindako barne komunikazio zerbitzuek emandako instrukzioen bila ere.

Epaileak aginbide horiek eman ditu, besteak beste, Mossoek ustezko jokabide pasiboren bat izan zuten ikertzeko bozketa galaraztera behartzen zituen ebazpen judiziala betetzeko garaian. Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak egin zituzten esku hartzeen jarraipen bat egin zuten ere ikertzea eskatu du.

Ohar batean, Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak esan du Gandesako lehen instrukzio epaitegiak ikerketa bat ireki duela, eta sekretuan mantentzen duela, urriaren 1an Esquadra Mossoek ustez izan zuten geldotasunaren salaketa baten harira.

Agenteak 10:00etan iritsi dira eraikinera, eginbideak bete dituzte eta 11:30ean Barne Kontseilaritzaren 112ko egoitza zentraletik irten dira. Kataluniako Gobernuaren larrialdi zerbitzuetako lurralde guztietako fitxategiak daude: Esquadra Mossoak, Suhiltzailea, Babes Zibila, Medikuen Larrialdietako Sistema eta 112 larrialdietako telefonoa.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena