13:22

Politika

Katalunia

Generalitateak eta herritarrek Cuixart eta Sanchez aske uzteko eskatu dute

Agentziak | Erredakzioa

Milaka katalanek bat egin dute ANC eta Omnium Cultural elkarteek eguerdirako deitutako lanuzteekin.

1:51
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Milaka katalan kalera atera dira, beste behin, gaur. Oraingoan Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omnium Cultural elkarteko presidenteak aske uztea eskatzeko bildu dira. Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak biak kartzelatzeko agindua eman eta biharamunean, protesta eguna deitu dute gaurko elkarte subiranistek.

Eguerdian lanuzteak egin dituzte nonahi, baina akaso esanguratsuena Bartzelonako Sant Jaume plazan egin dute, Generalitateko eta Bartzelonako Udaleko buruzagiak batu dituelako. Bertan izan dira Carles Puigdemont Kataluniako presidentea, Oriol Junqueras presidenteordea, kontseilari ugari, Ada Colau Bartzelonako alkatea, Gerardo Pisarello Bartzelonako alkateordea eta hainbat zinegotzi.

Elkarretaratze isila deitu arren, "llibertat" eta "independencia" oihuak entzun dira. Taula per la Democracia plataformako kideek (Kataluniako sindikatu eta erakunde zibiletako ordezkariak biltzen ditu) "Eskubideen eta askatasunen defentsan" leloa zuen pankarta bat zabaldu dute. Ondoren, bertan bildutakoek Lluis Llachen "L'estaca" abestu dute, eta Puigdemontek eta Colauk hitz batzuk egin dituzte.

Hedabideak Sant Jaume plazara begira egon badira ere, Katalunia osoan milaka izan dira Cuixart eta Sanchez askatzea eskatzeko egin diren elkarretaratzeak:

 

 

 

El personal sanitari de l’Hospital Josep Trueta de #Girona en aturada a favor de la democràcia.#democràcia #llibertat #EnTempsRealEPA pic.twitter.com/VEfXCt9q4w

— Cristina Jutge (@cristinajutge) 2017(e)ko urriak 17

 

Bartzelonan, Gran Via ordu laurdenez itxi dute manifestariek. Gran Viak eta Balmes kaleak bat egiten duten bidegurutzean, Kataluniako Osasun Institutuko langileak bildu dira (Kataluniako enpresa publiko handiena).

 

 

 

 

Deialdi horrekin bat egin du Universitats per la Republica elkarteak, eta ikasleen campusen aurrean biltzeko deia egin die, "Stop demokraziaren kontrako erasoei: preso politikoak, aske" lelopean.

Elkarretaratzea Diagonalen

Arratsaldean, 20:00etan, berriz, elkarretaratzea egingo dute Bartzelonako Diagonal Etorbidean, Francesc Macia eta Gracia Pasealekuaren arteko tartean. Bertara joango direnei kandelak eramateko eskatu diete, protestaren zentzu "baketsu eta zibikoa" azpimarratzeko.

LIBERTAD JORDIS ANC OMNIUM EFE

Ehunka pertsona bildu dira bart Bartzelonako Sant Jaume plazan, 'Jordiak' aske uztea eskatzeko. EFE

Gure Esku Dagok elkarretaratzeak deitu ditu Euskal Herrian

Halaber, Kataluniako herriari elkartasun erakusteko eta "egoeraren larria ikusita", Gure Esku Dagok elkarretaratzeak deitu ditu gaur arratsalderako, "Junts" lelopean, 19:00etan Euskal Herriko plaza guztietan.

Deialdi nazionala Donostian izango da, Boulevard Zumardian, eta Angel Oiarbide bozeramaileak adierazpenak egingo ditu bertan.

Omniumek laguntza eskatu dio Europari

Bestalde, Omnium Culturalek bideoa zabaldu du sare sozialetan "Help Catalonia. Save Europe" izenburupean. Ingelesez egindako hiru minutu pasatxoko grabazioan, Katalunian gertatzen ari dena azaltzen diote nazioarteari. Kataluniako herria baketsua eta europazalea dela gogorarazita, urriaren 1ean Estatuko Segurtasun Indarrek "ordura arte Europan ikusi bako indarkeria" baliatu zutela salatu, eta Jordi Cuixart eta Jordi Sanchez kartzelatu izana kritikatu dute. Ingurumari horretan, laguntza eskatu diete Europako herritarrei, "beranduegi izan baino lehen".

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena