23:11

Politika

Katalunia

Lapikokadak egin dituzte Sanchez eta Cuixart kartzelatu eta gero

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

ANCk eta Omnium Culturalek protestak deitu dituzte astearte honetarako, 12:00etan eta 19:00etan.

0:28
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANCko eta Omniumeko presidenteak kartzelatu eta gero, bat-bateko hainbat 'lapikokada' egin dituzte Katalunian, erabaki hori salatzeko.

Erabakiaren berri izan eta gero, 21:15ean inguru, protestak hainbat herritatik zabaldu dira, irailaren 20an Guardia Zibilak Kataluniako hainbat goi-kargudun atxilotu zituenean ere gertatu zen bezala.

Ondoren, erakunde independentistek 22:00etatik aurrera lapikokadak egiteko deia egin dute.

Testuinguru honetan, ANCk eta Omnium Culturalek protestak deitu ditu astearte honetarako.

Hain zuzen ere, deia egin dute 12:00etan "Kataluniako lantokietan" protesta "baketsuak eta demokratikoak" egiteko, eta 19:00etan udaletxeen eta Espainiako Gobernuaren ordezkaritzetan elkarretaratzeak egiteko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena