13:14

Politika

Fidantza

Artur Masek 2,2 milioi sartu ditu Kontu Auzitegian A9a antolatzeagatik

Agentziak | Erredakzioa

Kataluniako Generalitateko presidente ohiak fidantzaren beste zatia ordaintzeko epea luzatzea eskatu du. Guztira 5,2 milioi eurokoa da.

  • Artur Mas

    Artur Mas Generalitateko presidente ohia. Artxiboko irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidente ohiak 2,2 milioi euro sartu ditu Kontu Auzitegian, 2014ko azaroaren 9ko kontsulta antolatzeagatik eskatutako fidantza ordaintzeko. Halaber, gainerako hiru milioi euroak ordaintzeko epea luzatzea eskatu du Masek, iturri juridikoek jakitera eman dutenez.

Kontu Auzitegiak 5.251.948,17 euroko fidantza jarri zion Masi irailaren 25ean, 2014ko azaroaren 9ko legez kanpoko erreferendumaren arduraduna izatea egotzita. Halaber, Joana Ortega, Frances Homs eta Irene Rigau kontseilari ohiek eta Kataluniako Gobernuko beste bost funtzionariok sartzen ez duten diru kopurua bere gain hartu beharko du. Behin-behineko neurri horren helburua gastatutako dirua kutxa publikoetara itzultzea da, zigortuak izanez gero.

Kontu Auzitegiak aste honetara arteko epea eman zion diru kopuru hori sartzeko, eta, egin ezean, ondasunak kenduko dizkietela aurreratu zuen. Masek epea luzatzeko eskatu du, gainerako diru kopurua ordaindu ahal izateko.

Abokatuak idatzian esan duenez, sartutako diruak "behin-behinean ezarritako erantzukizuna bermatzeko helburua bakarrik du, eta ez du itzultzeko asmoz aurreratu, oraindik ez baitago epairik".

Eskatutako fidantza (4,8 milioi bat euro) erreferenduma antolatzeko gastuari aurre egiteko dirua da, eta kontsultaren egunetik fidantza jarri zenera arteko interesak gehitu dizkiote kopuru horri (400.000 euro inguru).

0 euro inguru).

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena