Politika
Kataluniako independentzia
Agentziak | Erredakzioa
"Kataluniako Errepublikaren alde, bertan behera utzi dezagun Independentzia Aldarrikapenaren etena" izenburudun manifestua kaleratu dute PDeCAT alderdiko 40 bat kidek eta jarraitzailek.
PDeCAT alderdiko 40 bat kidek eta jarraitzailek Carles Puigdemont Generalitateko presidenteari eskatu diote Kataluniako independentziaren aldarrikapenaren etena "bukatutzat ematea", eta Kataluniako Errepublika aldarrikatzea, horien ustez agerian geratu baita Estatuarekin elkarrizketa ezinezkoa dela.
"Kataluniako Errepublikaren alde, bertan behera utzi dezagun Independentzia Aldarrikapenaren etetea" izenburudun manifestua kaleratu dute. Horrekin bat egin dute, besteak beste, Àngel Colomek, Víctor Terradellasek, Èric Bertranek, Xavier Bosch i Garciak, Pol Serranok, Latifa el Hassanik, Mark Serrak, Josep Maria Argemík eta Plataforma per la Sobiraniak (testuan bertan gogoratzen dutenez, egungo PDeCAT alderdiko hainbat jarraitzailek sortu zuten 2007an Plataforma per la Sobirania, "oinarrietako mugimendu transbersala").
Testuan diotenez, eteteari emandako erantzuna "imajina zitekeen zakarrena, gogorrena eta pre-demokratikoena" izan da, eta PPk eta PSOEk Puigdemont eta Kataluniako gizartea gutxietsi dute. Halaber, defendatu dute Espainiako Gobernuak egindako eskakizuna erantzunik gabe geratzea. "Errespeturik handienarekin eta argi eta garbi proposatzen dugu Espainiako Gobernuaren eskakizun lotsagarria erantzunik gabe geratzea, Katalunia, jada, Estatu subiranoa izanda".
Ulertzen dute etetea "egokia" izan zela, nazioarte mailan elkarrizketaren aldeko borondatea erakusteko; baina, Jean-Claude Junker EBko presidentearen hitzei aipamen egin diote, azpimarratzeko ezinezkoa dela elkarrizketa mahai bat abiatzea aldeetako bat bakarrik baldin badago.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa