18:33

Politika

KATALUNIA

Espainiako Gobernuak Kongresura joateko eskatu dio Puigdemonti

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Soraya Saenz de Santamariak ordena konstituzionalera itzultzeko eta Kongresuaren aurrera agertzeko galdegin dio, haren esanetan, bertan baitaude 'bitartekariak'.

  • Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordea. Argazkia: EiTB

    Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordea. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak ordena konstituzionalera itzultzeko eta bere ideiak azaltzeko Diputatuen Kongresura joateko eskatu dio Carles Puigdemont Generalitateko presidenteari, "bitartekariak" bertan daudela iritzita.

Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan Espainiako presidenteordeak azpimarratu duenez, Espainia estatu burujabea da eta espainiarrek aukeratzen dituzte beren ordezkariak. Gaineratu duenez, "350 diputatu eta beste hainbeste senatari dira bitartekariak", espainiar herria ordezkatzen dutelako.

"Espainian Kongresuan eta Senatuan gauzatzen da demokrazia", adierazi du. "Han hartzen dira herrialde osoari eragiten dioten erabakiak, eta Puigdemontek bertan agerraldia egin dezake bere iritzia emateko eta berak uste duena proposatzeko", gaineratu du. Legearen barruan eta Kongresuaren baitan, "elkarrizketa bere eskura dago", nabarmendu du.

Puigdemontek "Espainiako herriaren ordezkarien gehiengoak egindako eskaintza zentzudun eta moderatua" onartuko duenaren itxaropena agertu du Espainiako presidenteordeak. Halaber, ministro gisa, agian, akatsen bat egin izana onartu du. Dena dela, "berealdiko akatsa" izango litzatekeena ez duela egin esan du, hots, "Espainiako Gobernuaren izenean Espainiako herriaren burujabetza negoziatzea".

Kazetarien galderei izkin eginda, Saenz de Santamariak ez du argitu Espainiako Konstituzioko 155. artikulua aplikatuz gero Espainiako Gobernuak zer neurri jarriko dituen martxan. Ildo horretan, Puigdemontek Espainiako Gobernuak esandakoa onartuko duenaren itxaropena agertu du.

pena agertu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena