20:31

Politika

Katalunia

Rajoyk ez du 155.a ezarriko Puigdemontek independentzia deklaratu ez badu

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Espainiako Gobernuak astelehenera arteko epea eman dio kataluniar presidenteari, independentzia deklaratu ote duen argitzeko.

  • Mariano Rajoy, Hispanitatearen egunean. EFE

    Mariano Rajoy, Hispanitatearen egunean. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Gobernuak ez du ezarriko Konstituzioaren 155. artikulua, Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak erantzuten badie ez duela deklaratu Kataluniako independentzia.

Espainiako Gobernuaren iturriak aipatuta Europa Press agentziak jakinarazi duenez, Puigdemontek ezezkoa erantzunez gero, legaltasuna berreskuratu dela interpretatuko luke Exekutiboak. Hori bai, Kataluniako presidentearen erantzunak argia izan behar duela ohartarazi dute Madrildik.

Puigdemontek erantzunik emango ez balu, independentzia deklaratu duela ulertuko luke Mariano Rajoyren Exekutiboak.

Kataluniako presidenteak astelehenera arteko epea du Espainiako Gobernuaren errekerimenduari erantzuteko. 155. artikulua ezartzeko lehen pausoa da errekerimendu hori bidaltzea.

Gainera, Espainiako Gobernuak ostegunera arteko epea eman dio Puigdemonti “legaltasunera itzultzeko”.

Espainiako Gobernuak 155. artikulua ezarri nahi izanez gero, baimena eskatu beharko dio Senatuari.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena