Politika
Gurtel auziaren epaiketa
Agentziak | Erredakzioa
Abokatuek behin betiko ondorioak azaldu dituzte Auzitegi Nazionalean, eta horietariko hiruk soilik egin dute bat Fiskaltzarekin.
Luis Barcenas PPko altxorzain ohia. Artxiboko irudia: EiTB
Gurtel auziko epaiketan absoluzioa eskatu du gaur Luis Barcenas PPko altxorzain ohiak, gainerako 36 akusatuen gehiengoak egin bezala, eta Ana Mato Osasun ministro ohiak eta Alderdi Popularrak erantzukizun zibila ukatu dute.
Abokatuek behin betiko ondorioak azaldu dituzte Auzitegi Nazionalean, eta horietariko hiruk soilik egin dute bat Fiskaltzarekin: Jacobo Gordon enpresaburuak, Roberto Fernandez Pozuelo de Alarcon udalerriko zinegotzi ohiak eta Alfonso Garcia-Pozuelo eraikitzaileak. Izan ere, gertakariak aitortu ondoren, zigor-eskaera murriztu zien fiskalak, eta, horrenbestez, ez dituzte espetxera bidaliko.
Francisco Correa Gurtel sarearen ustezko buruari 125 urteko kartzela-zigorra ezartzea eskatu du Fiskaltzak. Barcenasi, ostera, 42 urtetik 39ra murriztu zion zigor-eskaera astelehenean, eta Ana Matoren eta PPren erantzukizun zibila baieztatu zuen fiskalak. Hori dela eta, 28.468 euro eskatu zizkion ministro ohiari, eta 328.440 euro, Alderdi Popularrari. Defentsak, aldiz, aurka agertu dira.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa