10:44

Politika

Adierazpen instituzionala

Puigdemonten 'esfortzua' aintzat hartu du Nafarroako Gobernuak

Agentziak | Erredakzioa

“Elkarrizketarako dei irmo eta ausarta” egin du Foru Exekutiboak, asteartean Generalitateko presidenteak “horretarako bidea zabaldu zuelako”.

  • Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidentea. Artxiboko irudia: EFE

    Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidentea. Artxiboko irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nafarroako Gobernuak adierazpen instituzionala onartu du gaur. “Elkarrizketarako dei irmo eta ausarta” egin du Foru Exekutiboak, asteartean Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak “horretarako bidea zabaldu zuelako”.

“Zalantza barik, Kataluniako presidenteak eta Parlamentuko gehiengoak egin duten esfortzua aintzat hartu du” Nafarroako Gobernuak, baina “batez ere urriaren 1ean botoa emateko eskubidea aldarrikatu zuen Kataluniako zati ukaezinari erabaki horrekin eskatu dioten esfortzua onartu eta goraipatu nahi du” Foru Exekutiboak.

Nafarroako Gobernuaren hitzetan, “Espainiako Estatua eta Europa azken asteetan bizitzen ari diren egoera oso konplexua eta larria da; erantzukizun historikoko unea da, eta hori alboratzeak ez du batere laguntzen”.

Irtenbideak

“Erakundeak irtenbideak, konponbide politikoak, proposatzera beharturik gaude, eta elkarrizketaren bidez iritsi beharreko irtenbideak dira, Katalunian ez ezik Estatuan ere izaten ari den ernegazioa gainditzeko”, erantsi du.

Zentzu horretan, “Nafarroako erakundeek eta Foru Gobernuak konponbideak planteatu behar ditugu, eta aurrenekoa elkarrizketarako dei irmo eta ausarta egitea da”.

Bestalde, “urriaren 1eko erreferendumean ez parte hartzeko erabaki legitimoa hartu zuen Kataluniako gizartearen beste zati hori baztertu” nahi ez duela esan du Nafarroako Gobernuak, “egoerari irtenbide bat ematea eskatu digutelako”.

“Kataluniako gizarteari, hain zuzen ere, orain konpromisoa zor diogu, datozen orduetan eman beharreko pausoetan asmatzeko”, ziurtatu du.

Elkarrizketa

Helburu horrekin, “Espainiako Gobernuari eta Estatuko erakundeei” dei egin die Foru Exekutiboak, “egoera elkarrizketaren bitartez bideratzeko”.

Elkarrizketa ulertzeko modu oso ezberdinak daudela badaki Nafarroako Gobernuak, baina ez gara etsipenean erori behar, konponbide politikorako aukerak daudelako”, azpimarratu du.

Foru Exekutiboaren esanetan, “politikoa ez den beste edozein erantzunek gehiago urrunduko ditu aldeak”.

Eskuin mutur frankista

Gainera, azken egunetako gertakarien aurrean, “eskuin mutur frankista berragertu” dela ohartarazi du Nafarroako Gobernuak, eta, hori dela eta, kezka agertu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena