Politika
Katalunia
Agentziak | Erredakzioa
Ehunka pertsonak 'etsita' alde egin zuten Kataluniako Parlamentuko inguruetatik, independentziaren adierazpenaren ondorioak indarrean jartzea espero baitzuten.
30.000 pertsona inguru bildu ziren Kataluniako Parlamentuko kanpoaldean, bertan jarrita zeuden bi pantaila handien bidez Carles Puigdemont presidenteak barruan egin duen agerraldia zuzenean jarraitzeko asmoz.
Gehienak Kataluniako Asanblea Nazionalak (ANC) eta Omnium Cultural elkarteek deituta bertaratu ziren, saioan aldebakarreko independentzia adierazpena egingo zutelakoan.
Puigdemontek "Katalunia errepublika independente bihurtzeko herriaren mandatua" bere gain hartzen duela adierazi zuenean, bertan bildutakoek txalo eta oihu artean hartu zuten, pozarren.
Alabaina, jarraian, "independentzia deklarazioaren ondorioak bertan behera" uztearen aldeko apustua egin zuenean, "ondorengo asteetan elkarrizketa abiatzeko", batzuek txistu egin zuten, eta isiltasuna nagusitu zen ondoren..
Puigdemonten hitzaldia amaitutakoan, ehunka pertsonak 'etsita' alde egin zuten Kataluniako Parlamentuko inguruetatik, independentziaren adierazpena gaur bertatik indarrean egotea espero baitzuten.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa