11:42

Politika

Konstituzionalaren erabakia

Polizia-abusuen legeko sei artikuluk bertan behera utzita jarraituko dute

Euskadi Irratia | eitb.eus

Auzitegi Konstituzionalak erabakiaren berri eman du auto batean. Horrela, Eusko Jaurlaritzak egindako eskaerari muzin egin dio.

  • Auzitegi Konstituzionalaren egoitza Madrilen. Artxiboko irudia: EFE

    Auzitegi Konstituzionalaren egoitza Madrilen. Artxiboko irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzak iaz onartu zuen Polizia-abusuen legeko sei artikulu bertan behera utzita jarraitzea erabaki du Auzitegi Konstituzionalak, Euskadi Irratiak aurreratu duenez.

Konstituzionalak erabakiaren berri eman du auto batean. Legearen zati bat bertan behera utzita jarraitzea berretsi du Auzitegiak. Konkretuki, Eusko Jaurlaritzak iaz onartutako araudiaren sei artikuluri eragiten die neurriak. 1978tik 1999ra bitartean, EAEn izandako polizia-abusuen biktimak aintzat hartu nahi ditu legeak.

Biktimen balorazio batzordea jasotzen duen artikulua da horietako bat. Biktima nor den eta nor ez ebaztea auzitegien eskumena dela uste du Espainiako Gobernuak.

Jaurlaritzaren hitzetan, batzordeak ez du “sekula” epaileen papera ordezkatuko. Jarrera horrekin Rajoyren Exekutiboa “biktimak gutxiesten” ari dela deitoratu du Urkulluren Gobernuak.

Honenbestez, legearen zati batek bertan behera jarraituko du Auzitegi Konstituzionalak azken erabakia hartu arte.

"Oso albiste txarra" da Erkorekarentzat

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen hitzetan, "oso albiste txarra" da Auzitegi Konstituzionalak Polizia-abusuen galarazpena mantentzea erabaki izana.

Epaia erabat ezagutzearen zain, Erkorekak "oso albiste txarra" dela esan du, eta halaber, "indarkeriaren biktimei errekonozimendua helarazteko" prozesua luzatuko duela adierazi du, astearteko Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena