Politika
Katalunia
Agentziak | Erredakzioa
Bi pantaila erraldoi jarriko dituzte Carles Puigdemonten agerraldia zuzenean jarraitzeko.
Urriaren 3an Bartzelonan egindako mobilizazio jendetsua. Argazkia: EFE
Albisteak (9)
Carles Puigdemontek astearte honetan independentzia aldarrikatuko duelakoan, Kataluniako Asanblada Nazionalak mobilizazioa deitu du Lluís Companys pasealekuan, 18:00etan.
Hasieran Parlamentuaren ondoan deitu du, baina Mossoek egoitzaren ingurua hesitu dutenez, arratsaldean egitekoa den saioaren segurtasun neurriak direla eta, lekuz aldatzea erabaki dute.
Bilkura 'Gure erakundeekin batera egin dezagun aurrera! Kaixo errepublika' lelopean egingo dute.
Kataluniako Parlamentuaren inguruak –Lluis Companys etorbidea eta Til·lers pasealekua- jendez betetzeko deia egin du.
Carles Puigdemonten agerraldia eta Parlamentuko saioa zuzenean jarraitzeko bi pantaila erraldoi jarriko dituzte.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa