14:00

Politika

INKESTA

EAEko gizarteak Kataluniako eredua atsegin du, baina ez luke aplikatuko

eitb.eus

Kataluniako prozesuaren, urriaren 1aren eta bere ondorioen inguruan galdetu die EiTB Focus inkestaren zazpigarren edizioak EAEko herritarrei.

4:53
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EAEko gizarteak Kataluniako eredua atsegin du, baina ez luke Euskadin aplikatuko, Gizakerrek Euskal Irrati Telebistarentzat egindako EiTB Focus inkestaren arabera.

Inkesta urriaren 2tik 4ra bitartean egin zuten telefono bidez. Euskal Autonomia Erkidegoko 1.200 pertsona elkarrizketatu zituzten: lurralde historiko bakoitzeko, 400.

Elkarrizketatuen % 62,9k ez lukete Kataluniako eredua Euskadin aplikatuko; % 21,6k, aldiz, bai.

modelo catalan a seguir en euskadi eus eitb focus 2017 urriak 9

Inkestako emaitzen arabera, EAEko gizartearen gehiengoak burujabetza handiagoa nahi du: % 43,5ek, autogobernu zabalagoa, eta % 22,6k, independentzia.

opcion para euskadi 43 por ciento mas autogobierno eus eitb focus 2017 urriak 9

Subiranotasun handiagoa nahi dutenen artean, % 60,1ek Estatuarekin ituna adostu nahi dute, eta ia % 25 hausturaren aldekoak dira.

60 por ciento pacto con el estado eus eitb focus 2017 urriak 9

Kataluniari dagokionez, Auzitegi Konstituzionalak erreferenduma bertan behera uzteko emandako agindua ez obeditzea babesten dute euskal herritarren ia erdiak.

deberia haber acatado generalitat el constitucional eus eitb focus 2017 urriak 9

Erreferendumaren parte-hartzeak kataluniarren borondatea islatzen ez duela uste dute galdetutakoen % 44k. % 32k, ostera, kontrakoa uste dute.

con la participacion que ha habido representa eus eitb focus 2017 urriak 9

EAEko herritarren % 60k puntuaziorik txarrena jarri diote Espainiako erregearen jokaerari: 0 puntu.

60 por ciento de vascos da un 0 al rey de espana eus eitb focus 2017 urriak 9

EAEko herritarren arabera, Espainiako Gobernuak ez du azterketa gainditu, 1,5eko nota jarri baitiote.

valoracion gobierno espana eus eitb focus 2017 urriak 9

Kataluniako Gobernuak nota hobea lortu du, baina ez du gainditu: 4,3ko nota jarri diote.

valoracion gobierno catalan eus eitb focus 2017 urriak 9

EAEko herritarren ustez, Estatu mailako alderdi guztiek huts egin dute Katalunian.

valoracion partidos politicos eus eitb focus 2017 urriak 9

Estatuko segurtasun indarrek urriaren 1ean izan zuten jokabidea neurrigabetzat jo dute herritarren ia % 80k.

valoracion fuerzas de seguridad eus eitb focus 2017 urriak 9

Kataluniako herriaren mobilizazioak 7,3ko nota merezi duela uste dute EAEko herritarrek.

valoracion movilizacion ciudadana eus eitb focus 2017 urriak 9

Fitxa teknikoa

Lagina: EAEn bizi diren 1.200 pertsona (400 Araban, 400 Bizkaian eta 400 Gipuzkoan).

Lagin-akatsa ±2,83koa da, % 95eko konfiantza mailarekin (p=q=0'5, datu orokorretarako).

Lurralde historiko, udalerri, sexu eta adinaren arabera geruzatutako zorizko lagina da.

Inkesten % 23,1 euskaraz egin dira, eta gainerako % 76,9a, gaztelaniaz. Inkesta egindako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak.

Landa-lana 2017ko urriaren 2tik 4ra egin zen telefono bidezko elkarrizketak eginez.

Inkestek, batez beste, 10,2 minutu iraun zuten; motzenak 7 minutu iraun zuen, eta luzeenak, 25 minutu.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena