Politika
Bartzelonan
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
'Aski da! Sen ona berreskura dezagun' lelopean egingo duten mobilizazioa "alor unionistaren manifestaziorik handiena" izatea espero dute.
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Kataluniako independentziaren aurkako eta "Konstituzioaren eta Espainiako batasunaren aldeko" manifestazio handia deitu du Societat Civil Catalana (SCC) elkarteak igande honetarako Bartzelonan. Horretarako, Estatuko hainbat puntutik aterako diren 100 autobus prestatu dituzte, Alex Ramons SCCren presidenteordearen hitzetan, "alor unionistaren manifestaziorik handiena" lortzeko xedez.
'Aski da! Sen ona berreskura dezagun' lelopean egingo dute martxa, Urquinaona plazatik abiatuta, 12:00etan Laietana Kaletik, eta França Geltokian amaituko dute. Han oholtza izango da, eta Mario Vargas Llosa idazleak eta Josep Borrell Europako Parlamentuko presidente ohiak agiria irakurriko dute.
Politika, gizarte eta alor judizialeko hainbat lagunek bat egin dute biharko hitzorduarekin, hala nola, Carlos Jimenes Villareko fiskal ohiak, Francesc de Carreras eta Teresa Freixes Zuzenbide Konstituzionaleko katedradunek, Josep Pique ministro ohiak, Cayetana Alvarez Toledo Libres e Igualeseko bozeramaileak, Arcadi Espada idazleak eta Santiago Fisas, Enrique Calvet eta Teresa Gimenez eurodiputatuek.
Politikariei dagokienez, Kataluniako PPko buru Xavier Garcia Albiol izango da; Albert Rivera Ciudadanoseko buruzagia eta Ines Arrimadas C´s-eko burua Katalunian; eta Cristina Cifuentes Madrilgo Erkidegoko presidentea, besteak beste.
"Estimagtizatutako" herritar ez independentistak mobilizatu nahi ditu SCC elkarteak igande honetako martxarekin, azken urteetako hauteskundeetan erakutsi baitute "independentismoaren aurrean, gehiengoa direla".
iengoa direla".2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa