16:50

Politika

Denaes Fundazioak deituta

Kontzentrazio jendetsua Madrilen, 'Espainiaren batasunaren' alde

Agentziak | Erredakzioa

Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren arabera, kontzentrazioan 50.000 pertsona bildu dira.

1:07
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kontzentrazio jendetsua izan da Madrilgo Colon Plazan, Konstituzioaren alde, Katalunian U-1eko erreferendumaren ostean, hainbat bandera nazionalekin eta besteak beste, 'Gora Espainia', 'Espainiarra naiz' eta 'Kolpistekin ez da eztabaidatzen' leloekin.

Danaes Fundazioak deitu du, Espainiako nazioaren, Konstituzioaren eta Zuzenbide Estatuaren defentsan, U-1eko erreferendumaren ostean. 50 bat erakundek bat egin dute.

Horien artean honako hauek daude: Villacisneros Fundazioa, Balearretako Zirkulua, Balore eta Sozietate Fundazioa, Kataluniako Hiri-Bizikidetza, Enraizados, Asturiasko Printzerriko Komunitate Judutarra, Hazte Oir, Guardia Civilelen Foroa, Galizia Elebiduna, Gustavo Bueno Fundazioa, Sevilla Gurea Fundazioa, Etikaren aldeko Irakasleak, Giza Eskubideen Kubako Behatokia eta Zurizko Damen Elkartea.

Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren arabera, kontzentrazioan 50.000 pertsona bildu dira.

Pablo Casado PPko Komunikazio idazkariordeak komunikabideei alderdiak Espainiaren batasunarekin duen konpromisoa helarazi die, eta “gehiengo isilarekin” daudela azaldu du. “Separatistei irabaziko diegu, gehiago garelako eta legea gure alde dugulako, eta aste honetan jakingo dugu nola amaitzen duen lehia separatistak”, gaineratu du.

“Katalunia ez da inoiz izan independentea, eta ez da inoiz izango. Beharrezkoa den guztia jarriko dugu legea betetzeko eta bizikidetza berrezartzeko”, esan du Casakok, kazetariei egindako adierazpenetan.

Bestalde, Maria Dolores de Cospedal Defentsa ministroak nazionalistei ohartarazi die “subiranotasun nazionala suntsitzeak legearen pisuaren azpian” erortzea dakarrela “beharrezko mekanismoekin”.

Ministroak Torreon de Arozen (Madril) izandako ekitaldian hitzaldi bat eman du, Larrialdietako Batasun Militarraren XII. urteurrena ospatzeko.

Horren haritik, nabarmendu duenez, “legeak guztioi berdin egiten gaitu, eta beharrezko mekanismoak babestu eta ezartzen ditu, berdintasun hori hautsi edota gure nazioaren subiranotasuna suntsitu nahi duenarentzat”.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena