Politika
ELKARRIZKETA BBC-N
agentziak | erredakzioa
Kataluniako Gobernuak "aste honen amaieran edo hurrengoaren hasieran" egingo du iragarpena, eta Espainiako Gobernuak esku hartuko balu, "dena aldatuko lukeen hanka-sartzea litzateke", gaineratu du.
Kataluniaren independentzia "datozen egunotan" aldarrikatuko duela adierazi du Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak bart, BBCn egin dioten elkarrizketa batean. Gainera, Espainiako Gobernuarekin ez dutela inolako harremanik jakinarazi du.
Kataluniako presidenteak gaineratu duenez, Espainiako Gobernuak esku hartuko balu, "dena aldatuko lukeen hanka-sartzea litzateke".
Puigdemontek Felipe VI.a Espainiako erregeak adierazpena egin baino lehen hitz egin du BBCrekin. Erregeak "desleialtasun onartezina" erakutsi izana egotzi die Kataluniako agintariei bere agerraldian.
Espainiako erregearen esanetan, Katalunian "egoera larria" dago, eta, horren aurrean, "Estatuaren botere legitimoek ordena konstituzionala, Zuzenbide Estatua eta eskualde horren autogobernua bermatu behar dituzte".
Puigdemonten iritzian, baina, "Espainiako Gobernuak esku hartuko balu Kataluniako Gobernuaren kontrola hartzeko, dena aldatuko lukeen hanka-sartzea litzateke".
Halaber, "oso etsigarria" izan da erreferendumean Espainiako Poliziak erabilitako indarkeriaren aurrean Europar Batasunak izan duen erreakzioa.
Bestalde, astelehenean Europako Batzordeak egindako adierazpenarekin ez dagoela ados esan du, Kataluniako gertaerak "Espainiaren barne kontu bat" direla adierazi baitzuen EBk.
Puigdemontek jakinarazi du gaur egun ez dagoela inolako harremanik Mariano Rajoyren Gobernuaren eta Kataluniako Generalitatearen artean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa