Politika
Diputatuen Kongresua
Agentziak | Erredakzioa
Ekimena datorren astean eztabaidatu nahi dute sozialistek, zazpi egun egorago, urriaren 17an Espainiako Gobernuaren presidenteordea errefusatzeko bozketa egiteko.
Margarita Robles PSOEren bozeramailea Diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE
Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordea gaitzesteko ekimena Diputatuen Kongresuan aurkeztuko duela iragarri du gaur PSOEk. Katalunian, erreferendum egunean, Poliziak egindako kargen arduraduna dela uste dute sozialistek.
Margarita Robles PSOEko bozeramaileak prentsaurrekoan azaldu duenez, ekimena datorren astean eztabaidatu nahi dute sozialistek, zazpi egun egorago, urriaren 17an Espainiako Gobernuaren presidenteordea errefusatzeko bozketa egiteko.
“Zuzenbide Estatuarekin gaude eta segurtasun indarrei babesa adierazi nahi diegu, baina erantzukizun politikoa Espainiako Gobernuko presidenteordearena da”, nabarmendu du Roblesek.
“Legearen inperioa”
“Legearen inperioarekin eta Zuzenbide Estatuaren defentsarekin bakarrik egin daiteke aurrera planteamendu demokratikoetan”, esan du. “Gobernuak eginagatik ere”, PSOEk Zuzenbide Estatua babesten jarraituko duela errepikatu du Roblesek.
Poliziaren kargak “irmo” gaitzetsi ditu bozeramaile sozialistak, baina polizien eta guardia zibilen erantzukizuna ez dela erantsi du. Kataluniara lan baldintza eskasetan bidali zituztela salatu du Roblesek. Presidenteordearen aginduak bete zituztela azpimarratu du, Saenz de Santamariak igandeko dispositiboa zuzentzeko ardura zuelako.
Orain arte, Diputatuen Kongresuak Rajoyren Gobernuko bi ministro gaitzetsi ditu: Rafael Catala Justizia ministroa, PPren aurkako auzi judizialen ikerketan izandako jokabideagatik, eta Cristobal Montoro Ogasun ministroa, auzitegiek 2012ko amnistia fiskala Konstituzioaren kontrakoa izan zela ebatzi ondoren.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa