Politika
U-1
Agentziak | Erredakzioa
Generalitatearen azken datuen arabera, 893 lagun zauritu ziren igandeko karga polizialen ondorioz.
U-1eko elkarretaratze bat. EFE.
Esquadra Mossoek 412 zaurituren 161 salaketa (horietako batzuk multzoan egindakoak) jaso dituzte igandeko erreferendumean Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak egindako karga polizialen ondorioz.
Kolpeak edo lesioak direla eta, 161 salaketa jaso dituzte azken bi egunotan Esquadra Mossoek.
Bestalde, beste dozena erdi salaketa jaso dituzte Kataluniako epaitegiek Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak igandean karga polizialen ondorioz egindako zauriengatik.
Generalitatearen azken datuen arabera, 893 lagun artatu zituzten polizia kargetan zauriak eginda, kolpeak hartuta edo antsietateak jota; horietako lau ospitalean daude oraindik.
Barne Ministerioaren arabera, berriz, 431 polizia eta guardia zibil zauritu ziren Katalunian urriaren 1eko protestetan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa