Politika
Katalunia
Agentziak | Erredakzioa
Probokazioei ihes egiteko eskatu du Generalitateko presidenteak gaurkoa "protesta demokratikoa, herritarra eta duina" baita.
Carles Puigdemont Kataluniako presidentea. EFE.
Astearte honetarako Katalunian deituta dagoen lanuzte jardunaldia dela eta, probokazioei ihes egiteko eskatu du Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak, "protesta demokratikoa, herritarra eta duina" baita.
"Munduak ikusi du: jende baketsua gara", esan du Puigdemontek Twitterren.
Avui és una jornada de protesta democràtica, cívica i digna. No us deixeu endur per les provocacions. El món ho ha vist: som gent pacífica.
— Carles Puigdemont (@KRLS) 3 de octubre de 2017
Demokraziaren Aldeko Mahaiak lanuzte orokorra deitu du astearte honetarako Katalunian, urriaren 1eko erreferenduma galarazteko Guardia Zibilak eta Espainiako Polizia Nazionalak herritarren kontra erabili zuten indarkeria salatzeko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa