Politika
'Geldialdi nazionala'
Agentziak | Erredakzioa
Demokraziaren Aldeko Mahaiak mobilizazio jendetsua egin du Bartzelonan eta Katalunian geldialdia erabatekoa izan dela azpimarratu du.
Albisteak (6)
Bideoak (2)
Informazio gehiago (1)
Mobilizazio jendetsuak izan dira gaur Katalunian, urriaren 1eko erreferendumean Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak herritarren kontra erabili zuten indarkeria salatzeko Demokraziaren Aldeko Mahaiak deitu duen 'geldialdi nazionalean'.
Ehunka mila lagun atera dira Bartzelonan eta Kataluniako hiri nagusietan, goizean eta arratsaldean, igandean jasan zutenagatik haserre.
Demokraziaren Aldeko Mahaiak (erakunde soberanistek, UGT eta CCOO bezalako sindikatuek eta beste hainbat elkartek osatzen dute) azpimarratu du Katalunian geldialdia erabatekoa izan dela.
Bartzelonako Unibertsitate plazan jendetza bildu da arratsaldean, Demokraziaren Aldeko Mahaiak antolatutako mobilizazio nagusian. Kataluniako herritarrak askatasun demokratikoak defendatzera eta Espainiako Estatuaren segurtasun indarrek erreferenduma galarazteko erabili zuten indarkeria salatzeko atera direla kalera gogoratu du.
"Bozketa bat polizia indarkeriaren bidez oztopatu nahi izatea onartezina da, eskubide zibil eta politikoak urratu dituzte, baita bizikidetza ere, 900 pertsona zaurituta", esan du Alex Casanova aktoreak Demokraziaren Aldeko Mahaiaren izenean.
"Erantzun irmo bat merezi zuten eta horregatik gelditu dugu herrialdea; Espainiako indar polizialak Kataluniatik berehala erretiratzea exijitzen dugu?, erantsi du. Une horretan ?indar okupatzaileak, alde hemendik" oihukatzen hasi dira manifestariak.
Demokraziaren Aldeko Mahaiak Espainiako Gobernuaren "eskubide urraketa" gaitzetsi du eta esan du Kataluniako herria "anitza" dela. "Elkarrizketa oinarritzat izango duen marko demokratikoa aldarrikatzen duela, eta ez indarkeria; politika aldarrikatzen dugu, eta ez autoritarismoa; errespetua aldarrikatzen dugu, eta ez intolerantzia", zehaztu du.
Horrenbestez, "Espainiako Estatuko eta Europako indar politiko eta sozial guztiei dei egiten diegu beren eskuetan dagoen guztia egin dezatela Katalunian oinarrizko eskubideak eta herritarrak defendatzeko".
Bitartean, kalean modu baketsuan mobilizatzen jarraitzeko eskatu die herritarrei. "Ez dugu eraso gehiagorik onartuko", ohartarazi du.
"Baketsuak gara eta herri bat osatzen dugu", nabarmenduz amaitu du irakurketa.
(Bartzelonako Unibertsitate plazan egindako mobilizazio jendetsua. Argazkia: EFE)
Aldi berean, beste manifestazio bat izan da Bartzelonan. Greba orokorra deitu duten CGT, CSC, COS eta IAC sindikatuek antolatutako martxa 18:10 inguruan abiatu da , 'Errepresioaren kontra eta askatasunen defentsan' lelopean, Gracia pasealekuak eta Provença kaleak bat egiten duten lotunean.
Manifestazioan harmanaka milaka lagun elkartu dira. Kataluniako bandera independentistak, sindikatuenak edo ikur errepublikarrak ikusi ahal izan dira. Bidean, independentziaren aldeko oihuak egin dituzte.
Catalunya plaza ingurura heltzean, manifestariak lurrean eser dira eta eskuak altxatu dituzte, "Hauek dira gure armak" oihukatuta.
Mobilizazio jendetsuak, goizean goizetik
Goizean, Udaltzaingoaren arabera, 300.000 bat pertsona atera dira kalera Bartzelonan urriaren 1eko karga polizialen aurka. Era berean, Parlamenteko egoitzaren aurrean, Ciutadella parkean, manifestari ugari bildu da.
'Univertsitats per la Republica' ikasleen plataformak deituta, milaka ikasle Unibertsitate plazara joan dira. Bertako manifestariek Katalunia Plazako elkarretaratzearekin bat egin dute.
Protesta horrek Espainiako Poliziaren egoitza nagusiaren aurrean bildu diren 2.000 pertsona baino gehiagorekin bat egin du Via Laietanan. Bertatik manifestazio jendetsua abiatu da Parlamentera. Bitartean, Sant Jaume plazan, Generalitateko egoitzaren aurrean, beste elkarretaratze bat egin dute.
Parlamentaren aurrean dozenaka suhiltzailek hesi bat osatu dute, horietako batzuk "Demokrazia" leloa zuten banderekin. Atzean hiriko beste toki batzuetatik heldu diren manifestariak zituzten.
Alderdi Popularrak Bartzelonan duen egoitzaren aurrean ere elkarretaratzea izan da. 2.000 lagun inguru bildu dira han.
Gironan, 30.000 lagunek egin dute manifestazioa eguerdian hiriko erdialdean. Beste hainbat herritan, L?Hospitalet de Llobregaten kasu, elkarretaratzeak eta manifestazioak egin dituzte.
(Jendetza bildu da Espainiako Poliziak Bartzelonan duen egoitzaren aurrean. Argazkia: EFE)
'Probokazioei' kasurik ez egiteko eskatu du Puigdemontek
Carles Puigdemont Generalitatearen presidenteak, bere aldetik, "probokazioei" kasurik ez egiteko eskatu die herritarrei. Horren esanetan, gaurko protesta "demokratikoa, gizalegezkoa eta egokia" da.
"Munduak argi ikusi du: jende baketsua gara", esan du Twitterren bidez, Europa Pressek hartutako mezu batean.
Oriol Junqueras Kataluniako Gobernuaren presidenteordeak ere, lasaitasuna eskatu du. "Joan zaitezte manifestazioetara, eta erakutsi gure gizartean ohikoa den lasaitasuna", zabaldu du Twitterren bidez.
Bestalde, Generalitateak jakinarazi duenez, osasun sektorean grebaren jarraipena % 75ekoa izan da; administrazio publikoan, ?oso zabala?; eta hezkuntza, ?masiboa?, unibertsitateak, institutuak eta eskolak itxita egon baitira.
Kataluniako Gobernuak esan du ez diela soldatarik kenduko langileei, gaur lanuztea egin duelako. Espainiako Sustapen Ministerioak, berriz, bai, bere menpeko beharginei.
Hainbat errepide itxita; Bartzelonan, Metrorik eta autobus-zerbitzurik ez
Lanuzteak mugikortasunean izan du eraginik handiena; hainbat herritarrek pairatu dituzte auto-ilarak, goizeko lehen ordutik. Gainera, zailtasun handiak izan dira garraio publikoan mugitzeko.
Eguerdian, Kataluniako 50 bat errepide, horietako batzuk nagusiak, itxita zeuden, lanuzteagatik; Bartzelonan, Metro eta autobus zerbitzua etenda egon da, 09:30etik 17:00ak arte; eta portua minimoetan aritu da, zamaketari guztiek egin dutelako bat protestarekin. El Prat aireportuan, baina, normaltasuna izan da nagusi.
Goizean, 10:00ak aldera, dozenaka errepide egon dira itxita, tartean errepide nagusiak: AP-7a, A-7a, A-2a eta C-31, kasu. Horietan guztietan, herritarrak zeuden lanuztea egiten. Hortaz, auto-ilara handiak sortu dira; gainera, garraio publikoa erabiltzen duten hainbat herritarrek euren ibilgailua hartu dute gaur, trenean, autobusean eta Metroan lanuzteak baitzeuden deituta. Ondorioz, errepideetan, are zailagoa zen ibiltzea.
Bartzelonako Metroak ohiko zerbitzuaren % 35 eskaini du 09:30era arte, eta Bartzelonako Transports Metropolitansek autobus-zerbitzuen % 55 eskaini dituela zabaldu du, gutxieneko zerbitzuak % 25ekoak baziren ere. Ordu horretatik aurrera, Metroko geltoki guztiak ixten hasi dira, eta 17:00ak arte egon dira itxita. Ordu horretan hasi dira berriro martxan metroak eta autobusak.
Generalitatearen trenetan egunero ibiltzen diren zerbitzuen % 25 ibili dira gaur, konpainiak berak Twitterren bidez jakinarazi duenez.
Kataluniako enpresa txiki eta ertainen % 54k egun osoan izan dute jarduera etenda; % 31k lanuzteak egin dituzte; eta % 15 ohiko erritmoan aritu dira, Pimecen arabera.
"Aurrekaririk gabeko egoera da gaurkoa. Inoiz ez da erantzun hain bateratu eta adosturik izan lan-arloan', esan du Patronalak.
Turismoan edo merkataritzan, greba deialdiak % 85eko erantzuna izan du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa