Itxi

Politika

Kataluniako erreferenduma

Polizientzako ostatu diren ontziak urriaren 11 arte egongo dira Bartzelonan

agentziak | erredakzioa

'Rhapsody' eta 'Moby Dada' gurutzontziek egonaldia luzatu dute Bartzelonako Portuan. Guardia Zibilaren eta Polizia Nazionalaren agenteak daude bertan.

  • "Piolín" itsasontzia

    "Piolín" itsasontzia

Barne Ministerioak Bartzelonako Portuan dituen bi bidaiari-ontziak urriaren 11ra arte egongo dira gutxienez, egonaldia luzatu dutelako, portutik Europa Pressi adierazi diotenez.

Rhapsody eta Moby Dada aurreko astean porturatu ziren, Espainiako Gobernuak independentziari buruzko erreferenduma geldiarazteko operazioaren baitan.

Era berean, GNV Azzurra opor-ontzia sartu zen Tarragonako Portuan, eta horrek ere luzatu du egonaldia hurrengo astera arte, TV3ek jakinarazi duenez.