20:38

Politika

Bilerak Moncloan

Sanchezek negoziazioa eskatu dio Rajoyri; Riverak, 155. artikulua baliatzea

Agentziak | Erredakzioa

Sistema demokratikoaren defentsan, PP, PSOE eta Ciudadanosen arteko adostasuna mantentzeko asmoa berretsi du Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak.

1:10
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Carles Puigdemont Generalitateko presidentearekin “berehala” negoziatzen hasteko eskatu dio gaur Pedro Sanchez PSOEko buruzagiak Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari. Era berean, krisia aztertzeko “indar politiko guztiekin” hitz egitea eskatu dio, “anbizioarekin eta inor baztertu barik”.

Sanchez Moncloa jauregian bildu da Rajoyrekin. Urriaren 1ean Katalunian gertatutakoaren ostean, “elkarrizketa inoiz baino beharrezkoagoa da”, buruzagi sozialistaren ustez, PSOEk agiri batean azaldu duenez.

Rajoyren eta Sanchezen arteko bilerak ordu eta erdi iraun du. “Kataluniako krisi instituzionala konpontzen laguntzeko PSOEren borondatea” agertu dio Sanchezek Rajoyri.

Bileran, erreferenduma eragozteko Poliziaren kargak errefusatu ditu PSOEko idazkari nagusiak, “ehunka zauritu utzi dituztelako”.

Bilera amaitu ondoren, buruzagi sozialistak ez du Moncloan agerraldirik egin, eta agiri baten bidez eman ditu horren inguruko azalpenak.

Mariano Rajoy Albert Rivera EFE

Albert Rivera Ciudadanoseko buruzagia eta Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea, Moncloa jauregian. Argazkia: EFE

Konstituzioaren 155. artikulua hauteskundeak deitzeko erabiltzea eskatu dio Riverak Rajoyri

Bestalde, Albert Rivera Ciudadanoseko presidenteak Konstituzioaren 155. artikulua aplikatzea eskatu dio Rajoyri, Kataluniaren autogobernua bertan behera uzteko eta hauteskundeak deitzeko. “Demokraziaren aurkako kolpearen bahiketa bukatzeko” eskatu du Riverak.

Rivera ere, Moncloan bildu da Espainiako gobernuburuarekin, eta bilerak ordu eta laurden iraun du.

Ciudadanoseko buruzagiaren hitzetan, “proposamen argia, zehatza eta demokratikoena da” Kataluniako herritarrei “ahotsa itzultzeko”.

Hauteskundeak Espainiako Gobernuak deitu behar ditu, kataluniar guztiak “lasai eta patxadaz” hautetsontzietara joan ahal izateko.

Rajoyk adostasuna eskatu die

Sistema demokratikoaren defentsan, PP, PSOE eta Ciudadanosen arteko adostasuna mantentzeko asmoa berretsi du Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak. Bi alderdien proposamenak “erantzukizunez eta leialtasunez” aztertzeko konpromisoa hartu du agintariak.

Bileren ostean, agiria kaleratu du Exekutiboak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena