00:29

Politika

Kataluniako erreferenduma

Poliziaren indarkeriaren aurkako lapiko jotzeak egin dituzte Euskal Herrian

Eitb.eus

Euskal Herriko hiri zein herrietan, protesta zaratatsuak egin dituzte, "poliziaren indarkeriaren aurka" eta "demokraziaren alde", eta Kataluniari elkartasuna erakusteko.

1:01
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Igande gauean Euskal Herriko herri guztietan antolatu dituzten lapiko-protestetan parte hartzeko mezuak zabaldu dira sare sozialen bidez. "Espainiar bortizkeriaren, errepresioaren eta inposizioaren aurka" deitu dituzte protestak, eta Kataluniari elkartasuna erakusteko, independentziari buruzko erreferenduma galarazteko asmoz egindako karga polizialetan ehunka pertsona zauritu baitira, horietako batzuk larri.

Euskal Herriko hiri zein herrietan "poliziaren indarkeriaren aurka" eta "demokraziaren alde" elkartu diren pertsona gehienek taldeka zeharkatu dituzte kale nagusiak, "Madrilen eta mundu osoan entzun dezaten".

22:00etan hasi dira lapikoak joz zarata egiten. Bilbon, Gasteizen eta Donostian ez ezik, Euskal Herriko herri txikiagoetan ere egin dira; Eibarren, Bergaran, Portugaleten, Leioan eta Ondarroan, besteak beste.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena