Politika
Kataluniako erreferenduma
Agentziak | Erredakzioa
Herritar guztiei greba orokorrean parte hartzeko deia egin diete Omnium Cultural eta ANCko presidenteek, igande honetan Catalunya plazan egindako agerraldian.
Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart. Argazkia: EiTB
Kataluniako Asanblea Nazionalak (ANC) eta Omnium Cultural elkarteak greba orokorra deitu dute Katalunian hurrengo astearterako, urriaren 3rako. Deialdiarekin bat egitea eskatu diete herritarrei elkarte independentistek.
Gaurkoa "egun historikoa" izan dela nabarmendu du Jordi Cuixart Omnium elkarteko presidenteak, Bartzelonako Catalunya plazan egindako agerraldian: "Gaur dena hasi da. Estatuak erreferenduma galarazteko makinaria guztia martxan jarri duen arren, badakigu herritarrek botoa eman dutela".
Bestalde, hartutako konpromisoari eusteko eskatu dio Carles Puigdemont Generalitateko presidenteari, "herrialde honen historiari begira aurrerantzean une garrantzitsuak datozelako".
"Laster, Kataluniako Gobernuak errepublika katalana sortzea ahalbidetzea espero dugu", nabarmendu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa