Politika
GAIXO DAUDEN PRESOAK
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Aitzol Gogorzak gaixotasun larri eta sendaezina du, eta Basauriko kartzelan dago. Mikel Arrieta ere oso gaixo dago, eta Algecirasko espetxean ari da zigorra betetzen.
Prentsaurrekoa Errenterian. Argazkia: Sare
Euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko Sare herritarrak prentsaurrekoa eman du larunbatean Errenterian, Aitzol Gogorza eta Mikel Arrieta larri gaixo dauden presoak aske uzteko "herritarren laguntza" eskatzeko.
Sarek jakitera eman duenez, Gogorzak gaixotasun larri eta sendaezina du, eta Basauriko kartzelan ari da zigorra betetzen. Mikel Arrietak 57 urte ditu, eta espondilartropia kronikoa diagnostikatu diote. Algecirasko kartzelan dago.
Euskal herritarrei laguntza eskatu die "giza-eskubideak urratzen dituen espetxe-politikarekin amaitzeko" eta bi presoen askatasuna lortzeko.
Gogorza eta Arrieta preso gaixo larrien egoeraren berri emateko agerraldi jendetsua egin dute Errenteria-Oreretanhttps://t.co/QjUSB7raPE pic.twitter.com/tnYPwvwc0u
— Sare (@sare_herritarra) 30 de septiembre de 2017
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa