17:41

Politika

MOBILIZAZIO JENDETSUA

Elkartasun uholdea Bilbotik Kataluniara

Besteak beste, Andoni Ortuzarrek, Arnaldo Otegik eta Nagua Albak parte hartu dute Gure Esku Dago dinamikak deitutako manifestazioan, "Demokrazia - Erabakitzeko askatasuna" lelopean.

1:25
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Milaka pertsonak bat egin dute gaur arratsaldean Bilbon Gure Esku Dago ekimenak Kataluniako erreferendumaren alde deitutako mobilizazioarekin. 'Demokrazia | Erabakitzeko askatasuna' lelopean, 17:30 jota abiatu da manifestazioa, Casilla plazatik, eta 19:30 aldera amaitu da Bilboko udaletxe aurrean egindako ekitaldi batekin.

 

 

EAJ, EH Bildu, Elkarrekin-Podemos, Geroa Bai, EH Bai, ELA, LAB, Steilas, EGI, Ernai, Gazte Abertzaleak, Alternatiba Gazteak, Euskal Gazte Moreak, Independentistak eta ANC-EH alderdi eta eragileen babesa izan du mobilizazioak.

Ordezkari politikoak

EAJren aldetik, Andoni Ortuzar EBBko presidentea izan da manifestazioan, Juan Marira Aburto Bilboko alkatea, Eneko Goia Donostiako alkatea eta EAEko hiru ahaldun nagusiekin batera: Unai Rementeria, Markel Olano eta Ramiro Gonzalez.

 



Manifestazioa hasi aurretik egindako adierazpenetan, Ortuzarrek esan du "bihar egun baketsua eta erabakigarria izatea" desio duela, eta "Kataluniako botereek legitimitatea" dutela herritarrei galdetzeko.

 

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzailea, Pello Urizar EAko idazkari nagusia, Nagua Alba Euskadiko Podemoseko idazkaria eta Arkaitz Rodriguez Sortuko burua ere izan dira bertan.

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaileak ondorengoa iragarri du: "Bihar herri batek libre erabakiko du, eta Estatu bat biolentzia erabiltzeko prest dago horren aurka". Euskal Herrira begira, berriz, "garaia" dela esan du, "Euskal Herriak ere bere bide propioa hasteko. Gaurkoa izan daiteke lehen ekintza".

Nagua Alba Podemos Euskadiko idazkariak, berriz, "PPren Gobernuak erasotzen dituen eskubide zibilak defendatzeko” daudela Bilbon nabarmendu du.

GED MANIFESTAZIOA BILBO EITB


Amaierako ekitaldian, besteak beste, ANCko Jordi Sanchezen mezua entzun da: "Bihar Katalunia izango da, eta ziur Euskal Herriaren txanda ere helduko dela". Omnium Culturalekoek, berriz, "geroa herritarrek hautatu behar dute, ez estatu autoritarioek", adierazi dute audio mezu batean.

Gure Esku Dagok eskerrak eman dizkie manifestazioarekin bat egin duten guztiei eta biharkoa "egun handia" izango dela adierazi du: "Demokrazia ezin da zigilatu. Bozkatzea ez da delitu". Kataluniak "lezio demokratibo bat emango duela nazioartean" adierazi dute, eta "gu ere Katalunia gara", nabarmendu.

Ekitaldia L'Estaca abestuz amaitu da.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena