21:03

Politika

Kataluniako erreferenduma

Hainbat pertsona hauteslekuetan sartu dira, poliziek ez ixteko

Agentziak | Erredakzioa

Mossoak ikastetxeetara eta beste hainbat bozketa lekutara bertaratzen hasi dira, erreferendumaren debekua jakinarazteko.

1:30
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Esquadra Mossoak ostiral arratsalde honetan hasi dira Bartzelonako bozkalekuetara joaten, bertan daudenei erreferendumarekin lotutako jarduerarik egitea debekatuta dagoela jakinarazteko, Europa Press berri-agentziak zabaldu duenez.

Besteak beste, Raval auzoan dagoen Collasso i Gil ikastetxera joan dira eta zuzendaritzarekin hitz egin ostean, honek zentroa itxi egin du klaseak amaitu direnean, 17:00etan.

Une horretatik aurrera, inor eskolan sartzea galarazi dute mossoek, hango irakasle batek eta El Sortidor auzo-elkarteak zehaztu dutenez.

Mossoak ez dira ikastetxean sartu eta barruan ez da inor geratu. Alabaina, patioan, eraikinaren eta kanpoko hesiaren artean, 30 bat lagun geratu dira. Eskolaren kanpoaldean 80 bat lagun bildu dira.

Bestalde, Ravaleko hamarnaka bizilagun Miquel Tarradell institutuan sartu dira, asteburua bertan igaro eta igandean hauteslekuak irekita egongo dela ziurtatzeko.

Escoles Obertes plataformak jakinarazi duenez, ehunka pertsona sartu dira ikastetxe, auzo-etxe eta bozkaleku moduan erabiliko diren beste hainbat zentrotan. Aisialdirako ekintzak eta ekimen kulturalak antolatu dituzte gaurtik eta igandera bitartean, urriaren 1ean bozkalekuak zabalik izango direla bermatzeko.

Honezkero, 60.000 lagunek egin dute bat ekimenarekin eta hauteslekuak ixtea ekiditeko mobilizatzeko deia egin dute.

Graciako L'univers eskola mossoak Argazkia: Aritz Agirre

(Mossoak Graciako L'univers eskolara joan dira, "akta jasotzera". Argazkia: Aritz Agirre / Euskadi Irratia)

Gavako El Calamot Institutuan dozenaka pertsona parte hartzen ari dira antolatutako jardueratan, besteak beste, partxis maratoi batean, igandera arte zentroa zabalik mantentzeko helburuarekin; izan ere, Generalitateak izendatutako hauteslekuetako bat da.

Era berean, Graciako dozenaka bizilagunek txandaka lo egingo dute Siracusa kaleko zaharren egoitzaren aurrean, ixtea eragozteko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena