17:40

Politika

Kataluniako Erreferenduma

Espainiako Gobernua: 'Urriaren 1ekoa ez da erreferenduma izango'

Agentziak | Erredakzioa

Iñigo Mendez de Vigok "kontainer edo edukiontzitzat" jo ditu Kataluniako Gobernuak igandean erabiliko dituen hautestontziak.

  • Iñigo Mendez de Vigo. Argazkia: EFE

    Iñigo Mendez de Vigo. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Mendez de Vigo Espainiako Gobernuaren bozeramaileak berriro esan du Kataluniako erreferenduma legez kanpokoa eta berme demokratikorik gabekoa dela. "Urriaren 1ean gertatuko dena ez da erreferenduma izango", ohartarazi du.

Ministroen Kontseiluaren ondotik egin duen agerraldian gutxietsi egin du Generalitateak igandean erabiliko dituen hautestontziak aurkezteko egin duen ekitaldia.

"Kontainer edo edukiontzi batzuk hautestontzi gisa aurkeztu eta horregatik 10 kobratzea ez dago gaizki", esan du ironiaz.

Ikastetxeak igandera arte irekita mantentzeko asmoz, Kataluniako guraso elkarte ezberdinek eskolaz kanpoko ekimenak asteburu osorako antolatu izana gogor kritikatu du: "Arbuiagarria da haurrak helburu politiko batera manipulatzea".

Horrelako gauzak eginda "marra gorri asko" gainditzen direla esan du eta gurasoei "hausnarketa sakona" egin dezatela eskatu die.

Nolanahi ere, Espainiako Gobernuko bozeramaileak esan du epailearen aginduak "argiak" direla eta "legeari buelta emateko amarruak bilatzea" ona ez dela erantsi du.

Lasaitasunerako deia egin eta "zentzuz jokatzeko eta legez kanpoko ezer ez egiteko" eskatu du, "gizartea zatitzea ekiditea oso garrantzitsua delako".

"Batzuek eta besteek egiten dutenarekin kontuz ibiltzeko unea da, egin nahi ez duguna egitera bultza gaitzaketelako", azpimarratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena