08:24

Politika

Kataluniako erreferenduma

Segurtasun Batzordea bilduko da gaur, Puigdemont buru dela

Agentziak | Erredakzioa

Bilera 12:00etan egingo dute Generalitateko jauregian. Estatuak Kataluniara guardia zibilak eta polizia nazionalak bidali izanak asko gaiztotu du bi administrazioen arteko giroa.

  • Carles Puigdemont Kataluniako Gobernuko presidentea. EFE.

    Carles Puigdemont Kataluniako Gobernuko presidentea. EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Carles Puigdemont Generalitateko presidentea buru dela, Kataluniako Segurtasun Batzordearen bilera egingo dute gaur (12:00) Generalitateko jauregian. Urriaren 1eko erreferendumaren harira Estatuak hartutako neurriak tarteko, urgentziaz deitu zuen atzo batzarra. Espainiako Gobernuaren ordezkariak ere joango dira.

Presidenteaz gain, honakoak joango dira Kataluniako Gobernuaren izenean: Cesar Puig Barne Kontseilaritzako idazkari nagusia, Pere Soler Esquadra Mossoen zuzendaria eta Josep Lluis Trapero Mossoen buruzagia.

Honakoak izango dira, bestalde, Espainiako Gobernuaren ordezkariak: Jose Antonio Nieto Segurtasuneko Estatu idazkaria, Diego Perez de los Cobos koronela (erreferenduma eragozteko polizia taldeen koordinatzailea), Enric Millo Espainiako Gobernuak Katalunian duen ordezkaria eta Juan Antonio Puigserver Barne Ministerioko idazkari nagusia.

Kataluniako Gobernuak deialdia egiteko ohiko prozedura errespetatu ez duen arren eta deialdian forma-akats "nabarmena" izan arren, Barne Ministerioa bileran ordezkatuta izango dela jakinarazi zuen atzo. Erabakia "erantzukizunagatik eta kataluniar guztien segurtasuna eta elkarbizitza baketsua babesteko" hartu zuela azaldu zuen.

Bi aldeak daude ordezkatuta Batzordean

Uztailaren 10ean bildu zen azkenekoz Segurtasun Batzordea (aurretik zortzi urte zeramatzan bildu barik). Espainiako Gobernuak eta Kataluniakoak ordezkaritza parekidea dute erakunde horretan, eta Generalitateko presidenteak zuzentzen ditu bilerak.

Hain justu, Kataluniako presidenteak bakarrik du batzar horiek deitzeko eskumena. Estatuak erreferenduma eragozteko hartutako neurriak direla eta, bi administrazioen arteko harremana zeharo gaiztotuta dagoen honetan deitu du bilera Puigdemontek. Batetik, Espainiako Gobernuak guardia zibil eta polizia nazional gehiago bidali ditu Kataluniara, eta, bestetik, De los Cobos koronela jarri dute polizia talde guztien buru, Mossoen iritziaren kontra.

Kataluniako polizia autonomikoak uste du badela polizia taldeak koordinatzeko erakunde bat, Kataluniako Segurtasun Batzordea, hain justu.

Kataluniako Auzitegi Nagusiak, ordea, baztertu egin du Generalitatearen eskaera hori, eta erreferenduma galarazteko agindua eman die Esquadra Mossoei, Guardia Zibilari eta Espainiako Polizia Nazionalari.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena