Politika
Kataluniako erreferenduma
Agentziak | Erredakzioa
Dena dela, urriaren 1erako oraindik “egun batzuk” falta direla eta momentuz ez dutela "inolako erabakirik" hartu azpimarratu du Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak.
Albisteak (3)
Eusko Jaurlaritzak ez dauka aurreikusita momentuz Kataluniara ordezkaritzara bat bidaltzea igandean, independentziari buruzko erreferenduma egingo duten egunean.
Hala jakinarazi du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak astearte honetan, Gobernu Bileraren ostean egindako agerraldian. Dena dela, Iñigo Urkullu lehendakariaren kabineteak oraindik ez duela horren inguruan erabakirik hartu nabarmendu du.
Hala, gaur gaurkoz Kataluniara ordezkaritzarik bidaltzea erabaki ez duten moduan, ez eramatea ere erabaki ez dutela ziurtatu du. Gauzak horrela, urriaren 1erako oraindik “egun batzuk” falta direla eta momentuz ez dutela inolako erabakirik hartu azpimarratu du.
Era berean, “adostutako eta negoziatutako irtenbide politikoa” eskatu du Kataluniarentzat, eta “autonomia eredua birformulatzeko” beharraren inguruan hitz egin du. Ildo horretatik, EAE bezalako autonomia erkidegoen “bereizitasuna” aitortu beharra dagoela gaineratu du.
Bere esanetan, Espainiako Estatuaren errealitate nazio anitza aitortzen ez duela da gaur egun Alderdi Popularrak duen arazo nagusia. Hala, autonomia erkidegoen inguruko eredua birmoldatzeko planteamenduari ateak ixten dizkion bitartean “Kataluniako egoerari irtenbide bat bilatzeko” eman behar duen erantzunetik ere “aldentzen” dela ziurtatu du.
Urriaren 1ean Katalunian gertatu daitekeenaren inguruan Erkorekak ez du “aurreikuspenik” egin nahi izan, bere esanetan, “arduragaberia” handia izango litzatekeelako. Testuinguru horretan, Iñigo Urkulluk azkenaldian egindako agerraldietan Eusko Jaurlaritzaren “ikuspuntua zein den argi utzi” duela esan du.
2018ko Espainiako aurrekontu orokorrak
Beste alde batetik, 2018ko Espainiako aurrekontu orokorrak onartu ahal izateko Espainiako Gobernuak eta PPk beharrezko babesa lortuko ez balute Kongresuan, Erkorekak ziurtatu du EAJrekin negoziatu nahi izatekotan orain arte adostutako neurriak akordio berri horretatik kanpo egon beharko liratekeela, 2017ko aurrekontu orokorrak babesteko negoziatu baitituzte neurri horiek.
“Kasu askotan, orain arte hartutako konpromisoak garatzea eta erantzun bat ematea ahalbidetuko luke akordio horrek”, esan du Erkorekak, eta azpiegituretara bideratutako dirua jarri du adibide gisa.
Hala, orain arte negoziatutako neurriak “dagoeneko negoziatuta” daudela berretsi du Jaurlaritzako bozeramaileak. Ildo horretatik, Espainiako Gobernuak emandako hitza bete egin behar duela gaineratu du, eta hartutako konpromisoak betetzeko orduan aurrekontuak luzatu behar izateak paper garrantzitsua beteko lukeela esan du.
2017rako Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuei dagokienez, hartutako konpromisoak garatu eta akordio guztiak beteko dituela azpimarratu du Jaurlaritzako bozeramaileak. Besteak beste, Alfonso Alonso Euskadiko PPren buruarekin hitzartu zituzten horietako neurri batzuk.
Akordio fiskala Gasteizen
Bestalde, Urtaranen Gobernuak eta PPk Gasteizko Udalean zergen inguruan itxi berri duten akordioa begi onez ikusi du Erkorekak, positiboa den “egonkortasuna” bermatzen duelako.
2018ko zerga, tasa eta prezio publikoen inguruko ituna sinatu zuen atzo Udal Gobernuak (EAJ eta PSE-EE) Alderdi Popularrarekin. Hitzarmena sinatzeko Udal Gobernuak igotzeko asmoa zuen tasa batzuk izoztu behar izan dituzte.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa