11:35

Politika

Kataluniako erreferenduma

Artur Mas: 'Espainiako Estatuak dagoeneko galdu du Katalunia'

Agentziak | Erredakzioa

Generalitateko presidente ohiak aitortu duenez, ezingo du Kontu Auzitegiak ezarri dion bermea ordaindu, eta elkartasuna eskatu du.

2:24
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Artur Mas Generalitateko presidente izandakoak nabarmen duenez, "Espainiako Estatuak dagoeneko galdu du Katalunia". Horren hitzetan, urriaren 1eko erreferenduma saihesteko eginahalak egiten dabil Estatua, "errepresioa eta mehatxua" erabilita. "Pertsonak eta familiak suntsitu nahi dituzte", salatu du.

Mas Rac1 irrati katean elkarrizketatu dute, Francesc Homs, Joana Ortega eta Irene Rigau kontseilari ohiekin batera. 2014ko azaroaren 9ko prozesu parte-hartzaileagatik gaitasungabetu zituzten laurak, eta Kontu Auzitegiak milioi askoko bermeak eskatu dizkie orain.

Horren jarrera ikusita, Espainiakoa "zuzenbide estatua ala estatu poliziala" den galdetu du Masek.

Zigorrak zigor, egindakoa berriz egingo luketela berretsi dute laurek, eta urriaren 1eko erreferendumaren ostean horren antzeko epaiak izango direla aurreikusi dute.

Elkartasuna bermeak ordaintzeko

Kontu Auzitegiak ezarritako bermeez galdetuta, 5,2 milioi euroko bermea ordaintzeko modurik ez duela esan du Masek, eta laguntza eskatu die kataluniarrei. Izan ere, ANC eta Omnium elkarteek dirua biltzeari ekin diote Kataluniako prozesua dela-eta ezar ditzaketen isun ekonomikoei aurre egiteko.

Elkarteok atzo iragarri zutenez, dagoeneko bi milioi euro dituzte elkartasun kutxa horretan.

 

 

Bestalde, Francesc Homs Presidentetzako kontseilari ohiaren ustez, Kontu Auzitegiaren epaia "astakeria" da, baina Europan helegitea aurkeztu eta auzitegiek baliogabetzeko aukera badela nabarmendu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena