Politika
Kataluniako erreferenduma
Agentziak | Erredakzioa
Espainiako Estatuko fiskal nagusiak esan du orain arte Fiskaltzari ez zaiola "aproposa" iruditu Generalitateko presidentea atxilotzeko eskatzea.
Albisteak (4)
Jose Manuel Maza Espainiako Estatuko fiskal nagusiak astelehen honetan azaldu duenez, orain arte Fiskaltzari ez zaio "aproposa" iruditu Carles Puigdemont Generalitateko presidentea atxilotzeko eskatzea, dirua bidegabe erabiltzea egotzita. Halere, aukera hori "irekita" dagoela esan du.
Onda Cerori egindako adierazpenetan Mazak nabarmendu duenez, Fiskaltza konbentzituta dago Puigdemont prebarikazioa, desobedientzia eta dirua bidegabe erabiltzea delituen zantzuak daudela urriaren 1eko erreferenduma antolatzeko zereginetan aritzeagatik Auzitegi Konstituzionalaren debekuaren aurka.
Mazak azaldu du dirua bidegabe erabiltzeak kartzela-zigorra dakarrela, eta, legearen arabera, atxilotzeko baldintzak badaudela. "Baina horrek ez du esan nahi eskatu egingo dela ala ez", azpimarratu du fiskal nagusiak. Fiskaltzari "oraingoz" atxiloketa ez zaiola "aproposa" iruditu adierazi du, baina "irekita geratzen den erabakia" dela onartu du.
Erreferendumaren aurrean erantzun neurrigabe bat emateko aukerari buruz galdetuta, fiskal nagusiak baztertu egin du hipotesi hori. "Alderantziz, gu egunero ari gara saiatzen legeak onartzen duenetik harago ez joateko, eta, jakina, erantzun neurrigaberik ez emateko", nabarmendu du.
nabarmendu du.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa