17:05

Politika

Nafarroa

2002an ETAk hildako Juan Carlos Beiro guardia zibila omendu dute Leitzan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Agintariek, senidek eta Leitzako auzokidek Beiro hartu dute gogoan, bere hilketa jazo zenetik 15 urte bete direnean.

  • ETAk hildako guardia zibila omendu dute Leitzan. Argazkia: EiTB

    ETAk hildako guardia zibila omendu dute Leitzan. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2002an ETAk hildako Juan Carlos Beiro guardia zibila omendu dute igande honetan Leitzan agintariek, senidek eta auzokidek. 2002ko irailaren 24ean hil zuen Beiro ETAk, Leitzako inguruetan kokatutako bonba-tranpa baten bidez.

Leitzako Mikel Deuna elizan meza ospatu dute, eta jarraian Beiro hil zuten lekuan lore-eskaintza egin dute. Bertan Maria Jose Rama Beiroren alargunak hitz egin du, eta boluntario batek agiria irakurri du.

Nafarroako eta Espainiako Gobernuko hainbat ordezkari izan dira bertan, tartean, Carmen Alba Gobernuak Nafarroan duen ordezkaria, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herri- eta Erakunde-Harremanetarako kontseilaria eta Alvaro Baraibar Bake, Elkarbizitza eta Giza-Eskubideen zuzendari nagusia.

Gainera, Armadako zenbait ordezkari ere izan dira, baita Estatuko Segurtasun Indarrekoak, Foruzaingokoak eta alderdi politikoetako kargu hautetsiak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena