21:04

Politika

Kataluniako erreferenduma

U-1eko hauteslekuen webgunea desaktibatzeko agindua eman dute auzitegiek

Agentziak | Erredakzioa

"onvotar.garantiespelreferendum.com webgunea berehala lineatik kanpo uzteko, neurri teknikoak hartzeko" agindua eman du Kataluniako Auzitegi Nagusiak.

  • U-1eko hauteslekuen webgunea. Artxiboko irudia: EiTB

    U-1eko hauteslekuen webgunea. Artxiboko irudia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzitako, urriaren 1eko independentzia erreferendumean bozkatzeko hauteslekuen berri ematen duen webgunea “berehala lineatik kanpo uzteko eta desaktibatzeko” agindua eman du Kataluniako Auzitegi Nagusiak.

"onvotar.garantiespelreferendum.com webgunea berehala lineatik kanpo uzteko eta edozein sarbide desaktibatzeko, neurri teknikoak hartzeko" agindua eman du Kataluniako Auzitegi Nagusiak.

Puigdemontek estekaren berri eman zuen atzo Twitter sare sozialean, eta bakoitzaren hauteslekua kontsultatzeko eskatu zien herritarrei: "Non bozkatu urriaren 1ean? Zure tokia aurkituko duzu hurrengo webgunean: onvotar.garantiespelreferendum.com".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena