18:49

Politika

Kataluniako erreferenduma

Urriaren 1ean hauteslekuak non egongo diren jakinarazi du Puigdemontek

Agentziak | Erredakzioa

Kataluniako Gobernuak webgune bat ireki du, urriaren 1ean herritarrek non bozkatu ahalko duten jakinarazteko.

  • Carles Puigdemont, Diadan. Artxiboko argazkia: EFE

    Carles Puigdemont, Diadan. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kataluniako Gobernuak webgune berri bat jarri du martxan, urriaren 1eko erreferendumean hauteslekuak non egongo diren eta, beraz, herritarrek botoa non eman dezaketen jakinarazteko.

Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak Twitter bidez zabaldu du atari digital horren lotura.

Guardia Zibilak erreferendumaren kontra atxiloketak eta miaketak egin eta hurrengo egunean iritsi da Kataluniako Gobernuaren iragarpena.

Puigdemontek ondoko mezua idatzi du Twitter sare sozialean duen kontuan: "Non bozkatu ahalko da datorren urriaren 1ean? Webgune honetan topatuko duzu zein hautesleku dagokizun: onvotar.garantiespelreferendum.com".

Lotura horretan klik eginda, 'Erreferenduma 2017' izeneko atarira helduko da erabiltzailea, eta 'Non bozkatu' atalean, bere NAN zenbakia, jaiotze-data eta posta kodea sartu beharko ditu, urriaren 1ean zein hauteslekutan bozkatu behar duen jakiteko.

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena