18:33

Politika

Politika orokorreko bilkura

'Estatu egiturak' dituen Euskadi burujabea nahi du EAJk

Agentziak | Erredakzioa

Joseba Egibar Eusko Legebiltzarreko bozeramaile jeltzalearen hitzetan, Espainiako Estatua “ez da demokratikoki heldua, eta ez da garai berrietara egokitu”.

33:33
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eredu konfederal baten markoan, Euskadik “Estatu egiturak” lortzea nahi du EAJk, Joseba Egibar Eusko Legebiltzarreko bozeramaile jeltzaleak azaldu duenez. Horrela, Euskadi “burujabea” izango litzateke, eta Espainiaren zati izatea “borondatez” erabakiko luke, “auzo harremana” egituratu ahal izateko.

Politika Orokorreko Bilkuran egin ditu adierazpen horiek Egibarrek, Eusko Legebiltzarrean. Ordezkari jeltzalearen ahotan, Espainiako Estatua “demokratikoki ez da heldua” eta “garai ez da berrietara egokitu”, Gobernu zentralak Kataluniako prozesuari emandako erantzunak agerian utzi duenez.

Estatuko “labirinto” politikoa eta lurralde arazoa konpontzeko, lehendakariak egin duen proposamena, “Estatu konfederala”, goraipatu du EAJko bozeramaileak.

“Laburbilduz, konfederazioaz hitz egiten dugunean, burujabetasuna mantentzen duten estatuez ari gara; lege komunek arautzen dituzte”, zehaztu du Egibarrek.

EB, egitura konfederalaren adibide

Europar Batasuna egitura konfederalaren eredua dela adierazi du EAJko legebiltzarkideak. Lurralde antolakuntza horrek kide bakoitza “borondatez atxikitzea” ahalbidetzen du.

“Atxikimendua ez da derrigorrezkoa izan behar, baina hori PPrentzat ikaragarria izan daiteke”, onartu du. Euskadiren “nazio” izaera aldarrikatu du Egibarrek, eta EAJk Espainiako Estatuarekin “auzotasun akordio on bat” lortzea espero duela azaldu du.

uela azaldu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena