12:52

Politika

Katalunia

Jende oldea, Kataluniako Auzitegi Nagusiaren aurrera

Agentziak | Erredakzioa

ANCk eta Omnium Culturalek "mobilizazio iraunkorrerako" deia egin dute, eta atzoko polizia operazioan atxilo hartutakoak askatu arte mugituko ez direla ohartarazi.

0:55
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jende oldea bildu da gaur Bartzelonako Lluis Companys pasealekuan, Kataluniako Auzitegi Nagusiaren egoitzaren aurrean, Generalitatearen eta urriaren 1eko erreferendumaren kontra atzo egindako operazioaren kontra protesta egiteko.

Kataluniako Asanblea Nazionalak (ANC) eta Omnium Cultural elkarteek deitu dute elkarretaratzea, 12:00etarako, eta izaera "iraunkorra" izango duela ohartarazi dute. Izan ere, oraindik ere atxilotuta dauden Generalitateko 11 kargudunak "aske geratu arte" mugituko ez direla nabarmendu dute. "Beharrezkoa bada, hementxe egingo dugu lo", adierazi dute.

Azpimarratu dutenez, mobilizazio "baketsua" egin asmo dute, eta bildutakoei "probokazioetan ez jausteko" eskatu diete.

 

 

Atzo atxilotutakoak ez daude Kataluniako Auzitegi Nagusiaren egoitzan (Guardia Zibilaren kuarteletan baizik), baina protesta egiteko leku "aproposa" da deitzaileen arabera, duen "sinbolismoagatik" (Kataluniako instantzia judizial gorena da).

 

Kargudun eta politikari ugari

Herritarrei bildu zaizkie Kataluniako Gobernuko, Parlamentuko, Bartzelonako Udaleko eta alderdi politikoetako —JxSi, CUP, En Comu, SiQueEsPot— ordezkariak ere. Hala, bertan dira Carme Forcadell Parlamentuko presidentea, Meritxell Borras eta Meritxell Serret kontseilariak, Gerardo Pisarello Bartzelonako alkateordea eta Anna Simo (JxSi) eta Joan Josep Nuet (SiQueEsPot) Parlamentuko Mahaiko idazkariak.

Diputatuei dagokienez, honakoek hartu dute parte: Alba Verges, Eduardo Reyes, Chakir el Homrani eta Jordi Orobitg (JxSi); Mireia Boya eta Gabriela Serra (CUP), Xavier Domenech (En Comu Podem), besteak beste. Xavier Trias Bartzelonako alkate izandakoa eta Nuria de Gispert Parlamentuko presidente ohia ere hurbildu dira.

 

 

Ikasleen manifestazioa

Elkarretaratzea hasi baino lehen, unibertsitateko ikasleek manifestazioa egin dute Bartzelonako fakultate ezberdinetatik abiatuta. Zutabeek bat egin dute Diagonal etorbidean, eta Lluis Companys pasealekua izan dute jomuga. Bartzelonako Udaltzaingoaren arabera, 2.000 bat pertsona bildu dira.

Protesta dela eta, Diagonal etorbideko trafikoa etenda egon da, eta zirkulazio arazoak egon dira hiriburuaren erdigunean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena