20:18

Politika

U-1AREN KONTRAKO OPERAZIOA

Polizia CUPen egoitzan sartzea galarazi dute milaka lagunek

Agentziak | Erredakzioa

Espainiako Poliziak CUPen egoitza inguratuta izan du arratsaldean eta epailearen agindurik izan gabe bertan sartzen saiatu da.

1:55
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Polizia eguerditik izan du inguratuta CUPek Bartzelonan duen egoitza nagusia, baina, 20:00ak aldera, handik alde egin du inolako operaziorik egin gabe.

13:30ean, Poliziaren dozena bat furgoneta bertaratu dira eta CUPen egoitza inguratu dute. Orduz geroztik, epailearen aginduaren zain egon dira, barrura sartu eta lokala miatzeko asmoz.

CUPeko militanteak eta jarraitzaileak berehala mobilizatu dira eta egoitzaren atarian izan dira, "modu baketsuan, baina irmo", Polizia bertan sartzea ekiditeko.

20:50ean, Poliziak alde egin ostean, Nuria Gibert CUPen bozeramaileak amaitutzat eman du mobilizazioa. "Bataila irabazi dugu", azpimarratu du manifestarien aurrean. Giberten arabera, 3.000 lagunek hartu dute parte bilkuran.

Hala ere, "adi egoteko" eta urriaren 1a bitartean mobilizatzen jarraitzeko dei egin die herritarrei, "irabazteko bataila asko ditugulako oraindik".

Horrenbestez, manifestariei lasaitasunez eta pozik joateko eskatu die, "kaleak beti izango direlako gureak".

Materiala beste hiri eta herri batzuetara eraman dute

Bestalde, Twitter sare sozialean zabaldutako mezu baten bidez, CUPek jakinarazi du urriaren 1eko erreferendumari lotutako materiala egoitzatik atera eta beste hiri eta herri batzuetara eraman dutela arratsaldean.

"Oraindik ez dakigu zein den polizia-operazio honen helburua. Gure diputatuak haiengana joan dira, baina poliziek uko egin diete azalpenak emateari; beraz, ez dakigu zer nahi duten eta zeren bila ari direna", azaldu du Gibertek arratsaldean, manifestarien aurrean.

"Dakigun gauza bakarra da epailearen baimenik gabe sartzen saiatu direla eta ez diegu utzi, normala den moduan. Nolanahi ere, ohartarazi nahi diegu, agindu hori lortuta ere, ez diguela sartzen utziko eta gu guztion gainetik pasatu beharko direla", azpimarratu du.

"Egoitza barruan eta kanpoan egongo gara, eta ez diegu sartzen utziko. Salbuespen egoera batean edo erregimen totalitario batean soilik ikus daiteke Polizia alderdi politikoen egoitzetan sartzen", salatu du Gibertek.

CUP alderdiaren egoitza nagusia Bartzelona EFE

(Milaka lagun CUPek Bartzelonan duen egoitzaren aurrean. Argazkia: EFE)

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena