10:55

Politika

Miaketak eta atxiloketak

EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek operazioa errefusatu dute

Agentziak | Erredakzioa

Hiru indarrek adierazpen bateratu bat sinatu dute, atxiloketen eta Kataluniako autonomiaren “esku-hartzearen” aurrean “errefusa eta kezka” agertzeko.

  • EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemosek Kataluniako polizia-operazioa errefusatu dute. Argazkia: EiTB

    EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemosek Kataluniako polizia-operazioa errefusatu dute. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek adierazpen bateratu bat sinatu dute, Kataluniako Gobernuaren ?ordezkari legitimoen? atxiloketen eta autonomiaren ?esku-hartzearen? aurrean ?errefusa eta kezka? agertzeko.

PSE-EEk eta PPk adierazpen instituzionala onartzeari uko egin diote, eta Eusko Legebiltzarreko hiru indar horiek testua adostu dute, Katalunian egiten ari diren operazioa, atxiloketak eta miaketak gaitzesteko.

?Oinarrizko eskubideen kontrako estrategia baztertzeko? eskatu diote EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek Espainiako Gobernuari, ?demokraziaren oinarriak urratzen dituelako?.

?Kataluniako herriak borondate demokratikoa adieraztea eta erabaki hori errespetatzea?, eskatu du Legebiltzarrak.

EH Bilduk Kataluniako 'ekintza armatuari erantzutea' eskatu du

EH Bilduk Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Lantaldearen saiotik alde egin du gaur, asteazkenarekin, ?Espainiako Gobernua Katalunian demokraziaren aurka egiten ari den ekintza armatua?  dela eta protesta egiteko, eta Legebiltzarreko Bozeramaileen Batzordea berehala deitzeko eskatu du, erantzun instituzional bat adosteko.

Pello Urizar EH Bilduko legebiltzarkideak Lantaldearen gaurko saioa bertan behera uztea eskatu du, Guardia Zibila Katalunian urriaren 1eko galdeketa prestatzeko lanen aurka egiten ari den atxiloketa eta miaketa errenkadaren aurrean.

Eskaerak ez du aurrera egin, gainerako taldeek bilera egitearen alde egin baitute. Ondorioz, EH Bilduk saioa uztea erabaki du, eta Legebiltzarreko Bozeramaileen Batzordearen ezohiko bilera egitea proposatu du, Katalunian gertatutakoari erantzuteko.

Sindikatu abertzaleek operazioa gogor kritikatu dute

Katalunian ?errepresioa zuzentzen? ari den PPren Gobernuari babesik ez emateko eskatu dio ELAk EAJri. Sindikatu abertzalearen ahotan, babes horrekin jarraitzea ?euskal herritarrentzako lotsagarria da?. Atxiloketak ?Kataluniako erakundeen eta herriaren aurkako legez kontrako erasoak dira?, erantsi du.

Bestalde, ?Espainiako demokraziaren mozorroa erori da, frankistak dira, praktika frankistekin?, salatu du LABek. Espainiako Gobernuaren ?eraso basatiaren? aurrean Kataluniako herriari elkartasuna adierazi dio sindikatu abertzaleak agiri batean.

Gure Esku Dago: "Katalunia salbuespen-egoeran dago?

Generalitateko 14 kargudunen atxiloketak eta miaketak ?irmo? salatu ditu Gure Esku Dagok. Era berean, ?Poliziaren eta Justiziaren jazarpen etengabea? gaitzetsi du.

?Katalunia salbuespen-egoeran dago; eskubide zibil eta politikoak urratzen ari dira. Gertatzen ari dena kezkagarria eta onartezina da?, adierazi du agiri batean.

?Demokraziaren eta eskubide zibilen alde kataluniarrek azaldutako ausardia? goraipatu du Gure Esku Dagok. Urriaren 1ari begira, eta urriaren 2tik aurrera ere, ?laguntza eta babes guztia? eman die plataformak.

ERCk Kongresua utzi du Madrilen

Esquerra Republicana de Catalunyak Madrilen, Espainiako Diputatuen Kongresuan, dituen diputatuak ere joan dira Parlamentutik, Gobernuak urriaren 1eko galdeketa saihesteko hartu dituen neurrien aurka protesta egiteko, Ekonomia Kontseilaritza miatu eta Josep Maria Jove Generalitateko presidenteordearen ondokoa atxilotu ondoren.

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena