17:11

Politika

Kataluniako erreferenduma

Junquerasen hitzetan, auzitegiek gastuen kontrola bertan behera utzi dute

Agentziak | Erredakzioa

Bankuekin “bide administratibo eta notarialetik” harremanetan jarriko direla iragarri du Junquerasek, “normaltasuna” helarazteko.

  • Oriol Junqueras Generalitateko presidenteordea, Puigdemont presidentearekin. Argazkia: EFE

    Oriol Junqueras Generalitateko presidenteordea, Puigdemont presidentearekin. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kontuak kudeatzeko garaian Generalitateak normaltasunez ekingo duela azaldu du gaur Oriol Junqueras Kataluniako Gobernuaren presidenteordeak. Auzitegiek Exekutibo zentralaren esku-hartzea bertan behera utzi dutela uste du Generalitateak.

Bankuekin “bide administratibo eta notarialetik” harremanetan jarriko direla iragarri du Junquerasek, “normaltasuna” helarazteko.

Kataluniaren oinarrizko gastuak kontrolatzeko erabakia hartu zuen Gobernu zentralak iragan ostiralean, Generalitateak Ogasun Ministerioari gastuen inguruko txosten bat astero bidaltzeari utzi ondoren. Helburua urriaren 1eko erreferendumera diru publikoa bideratzen ez dela egiaztatzea da.

10 eguneko epea

Generalitateak neurriari helegitea jarri zion atzo, Auzitegi Gorenaren aurrean. Era berean, Ministroen Kontseiluko akordioaren aplikazioa bertan behera uztea eskatu zuen Kataluniako Gobernuak helegitean. Auzitegiko iturriek gogorarazi dutenez, tramite horretan aldeei alegazioak aurkezteko tartea eman behar zaie. Demandatuak, kasu honetan Estatuko Abokatutzak, hamar eguneko epea du alegazioak aurkezteko, ondorioz, neurria ez da bertan behera geratu.

Hala ere, helegitea tramitera onartu eta gero, Exekutibo zentralaren akordioa baliogabe geratu dela argudiatu du Junquerasek, Generalitatea bildu ondoren. Ondorioz, Kataluniako Gobernuak kontuen kudeaketari dagokionez “normaltasunez” ekingo duela iragarri du presidenteordeak.

Gorenaren “jurisprudentziak” Generalitatearen argudioa babesten duela ziurtatu du Junquerasek, nahiz eta auzitegiak helegitearen aurkezpenak akordioa automatikoki baliogabetzen ez duela esan. Estatuko Abokatutzak 10 eguneko epea du, legearen arabera.

Estatuko Gobernuak ohartarazi duenez, Junquerasek ezin dio “hirugarren bati legetik at ekiteko” eta “dagozkion funtzioak betetzeari uzteko” eskatu, “helburu politikoen” mesedetan, eta horren berri emango die bankuei.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena