21:05

Politika

Kataluniako erreferenduma

Generalitateko kideek txartelaz egindako ordainketak kontrolatuko dituzte

Agentziak | Erredakzioa

Ogasun Ministerioko teknikariak banketxeetako ordezkariekin bildu dira, erreferenduma galarazteko hartu dituzten neurriak nola gauzatu azaltzeko.

  • Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroa. Argazkia: EFE

    Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroa. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Ogasun Ministerioak Generalitateko goi-karguek kreditu-txartel ofizialekin egiten dituzten ordainketa guztiak kontrolatu egingo ditu, Kataluniako erreferenduma antolatzeko diru publikorik bideratzen ez dutela egiaztatzeko,  Europa Press agentziak zabaldu duenez.

Ogasuneko teknikariak banketxeetako ordezkariekin bildu dira, Kataluniako Gobernuaren kontuak kontrolatzeko neurrien berri emateko.

"Legez kanpoko jarduerekin" ez kolaboratzeko eta Generalitateak egindako ordainketa guztiek Ogasunaren ziurtagiria dutela egiazta dezatela eskatu dei Espainiako Gobernuak banketxeei.

Ogasuneko iturriek jakinarazi dutenez, bilera tekniko bat izan da, "irregulartasunik antzemanez gero", jarraitu beharreko prozedura zein den azaltzeko .

Hain zuzen ere, astearte honetan bukatuko da Espainiako Gobernuak Carles Puigdemonti emandako ultimatuma. Honek erreferenduma antolatzeko diru publikorik erabiliko ez duela idatziz ziurtatzen ez badu, Kataluniako Gobernuaren diru-kontuak bereganatuko ditu Espainiako Gobernuak.

k.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena