Politika
U-1eko galdeketa
Agentziak | Erredakzioa
Guardia Zibilak erreferendumari buruzko 100.000 diptiko atzeman ditu Sabadellen, eta, bien bitartean, Gobernuak galdeketaren kartela eta boto-paperak eskegi ditu erreferendumaren webgunean.
Guardia Zibilak erreferendumari buruzko 100.000 diptiko atzeman ditu Sabadellen. Argazkia: Efe.
Kataluniako Gobernuak kanpainaren kartela eta boto-paperak nork bere ordenagailura jaitsi eta inprimatzeko bi artxibo igo ditu erreferendumaren webgune alternatibora, jatorrizko weba Guardia Zibilak itxi eta gero.
Igo duten boto-papera Hauteskunde Batzorde Nagusiak, Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzitako organoak, onartu zuen, eta kartela Gobernuaren kanpainan erabilitakoa da.
Propaganda atzeman dute Sabadellen
Guardia Zibilak urriaren 1eko erreferendumari buruzko 100.000 diptiko baino gehiago atzeman ditu gaur goizean Sabadellen, Enquadernacions Rovira enpresan, Auzitegi Konstituzionalak galdeketa bertan behera utzi baitu badaezpadako neurri gisa.
Enpresatik zehaztu dutenez, 07:00ak aldera, Guadia Zibilaren agenteak enpresan bertaratu dira, gerentea identifikatu dute, materiala kamioi txiki batean sartu dute eta, ordu erdi geroago, bertatik alde egin dute.
Atzo ere, agenteek kontsulta iragartzeko 1,3 milioi kartel, diptiko eta eskuorri atzeman zituzten Montcada i Reixac Bartzelonako udalerrian.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa