14:44

Politika

Katalunia

'Legezkotasunera itzultzeko' eskatu die Rajoyk buruzagi katalanei

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Gobernuko presidenteak azpimarratu duenez, urriaren 1ean ez da erreferendumik izango, galdeketak "espainiarren gehiengoaren borondatea suntsitzen baitu".

  • Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak. Argazkia: EFE

    Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Auzitegi Konstituzionalak baliogabetutako erreferenduma babesten duten Kataluniako buruzagiei "hausnarketa egiteko eta arrazionaltasunera eta legezkotasunera itzultzeko" eskatu die Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak.

Gerardo Fernandez Albor Galiziako lehen presidente autonomikoari egindako omenaldian parte hartu aurretik egin ditu Rajoyk adierazpen horiek. Polemiketan sartzeko asmorik ez duela esan du, eta galdeketa babesten duten alkateei gogorarazi die gauza bakarra egin dezaketela, "legea betetzea", hain zuzen ere.

"Etorkizunean gerta daitekeenaren inguruan" hitz egitea errefusatu du, baina azpimarratu du erreferenduma ez dela "egingo", galdeketa horrek "espainiarren gehiengoaren borondatea suntsitzen duelako".

'Legez kanpoko erreferendumari ez laguntzeko'

Galdeketa babesten duten Kataluniako alkateei deia egin die Gobernuko presidenteak eta "legez kanpoko erreferenduma egiten ez laguntzeko" eskatu die.

Gaur alkate horiei harrera egin diete Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak eta Ada Colau Bartzelonako alkateak. Colauren harira Rajoyk gogoratu duenez, referenduma egiteko "aretoak ez dituela emango esan du, beraz, gehiago esaterik ez dago".

Rajoyk azpimarratu duenez, herritar guztiek "legea bete behar dute", baita alkateek, Generalitateak eta hark berak ere. Hori dela eta, "ahalik eta arinen" egoerari buelta emango dioten itxaropena azaldu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena